Estatistikan, banaketa uniformea zorizko aldagaiaren balio posible guztiei probabilitate berdina ematen dien probabilitate-banaketa da. Gai honi sakonki ikasi nahi baduzu, banaketa uniformeari buruzko gardenki hauetara jo dezakezu. Bi…
Probabilitate geometrikoa espazio geometrikoan, hots eremu jarraitu batean, planteatzen den probabilitatea da, probabilitatea luzera, azalera edo bolumenen arteko proportzio gisa planteatzen duena.
Adibidez, demagun 12:00etatik 18:00etara edozein unetan has dezakeela euria, zenbat da 14:00ak baino lehen hasteko probabilitatea? 12-18 tartearen luzera 6 ordukoa da, eta 14:00ak baino lehenagoko denbora tartea 2 ordukoa ; beraz, 12:00-14:00 bitartean euria hateko probabilitatea 2/6 izango da. Ohartu behar da kalkulua horrela egin ahal izateko, euria edozein unetan has dezakeela, euria hasteko ordu guztiak probabilitate berekoak direla tarte horretan. Era horretan, probabilitate geometrikoa banaketa uniforme jarraituarekin lotura estua du, eta hain zuzen ere, banaketa uniformean probabilitateak probabilitate geometrikoaren planteamenduaren arabera kalkula daitezke.
Aurreko adibidea aski sinplea, baina probabilitate geometrikoari buruzko problema konplexuek kalkulu integralaren erabilera eskatzen dute, sarri azalera konplexuen kalkulua eskatzen dutelako.
Problema geometrikoaren inguruan zenbait problema klasiko garatu dira:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.