Txiki txiki txikia euskal haur kanta da. Ondoren abestia letrarekin azaltzen da Letra Txiki, txiki, txikia ikusten naiz kalean. Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen txikia izanik asko maite…
Printze txikia Antoine de Saint-Exupéry frantses idazleak 1943an plazaraturiko idazlan laburra da, mezu filosofiko sakona duena. Giza itxuraz Lurrera etorritako mutiko baten istorioa kontatzen du, basamortuan hegazkinez lurreratu eta harekin adiskidetasun harreman sakona izango duen idazlean lumatik. Estiloz haurrei zuzenduriko lanetan sailkatu daitekeen arren, bereziki helduei zuzendutakoa da, bere mezuaren transzendentziagatik. Eleberri moduan idatzita badago ere, olerkigintzan ere koka daiteke, bere estilo konnotatibo nabarmenagatik. Literatura unibertsalean arrakasta gehien izan zuen liburuetako bat da, guztira 190 hizkuntzara itzuli eta guztira 80 miliotik gora ale saldurik. Idazleak berak egindako akuarelaz ilustratuta argitaratu zen, eta ondorengo edizio gehienetan ere jatorrizko ilustrazioekin argitaratu da.
Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944) Frantziako nobleziako familia baten baitan jaio zen. Txikitatik liluraturik zegoen hegazkinekin, eta hala gaztetan aire armadako pilotu bilakatu zen. Istripu baten ondoren, armada utzi eta pilotu komertzial gisa lan egin zuen. Lanbide horretan oinarritua, 1931 urtean Vol de nuit ("Gaueko hegaldia") eleberri arrakastatsua plazaratu zuen, eta 1939 urtean Terre d'hommes ("Giza lurra"). Bigarren Mundu Gerran, Frantziako aire-armadan berriz ere sartu eta armada naziaren aurka borrokatu zen. Esperientzia horietan oinarritua, 1941ean Pilote de guerre ("Gerrako pilotua") plazaratu zuen. 1942 urtean Frantziatik ihes egin eta New Yorkera joan zen, eta han erresistentziaren alde jardun zuen. 1942an Estatu Batuetako bere editore Eugene Reynal-ek eguberrietako istorio bat idaztea proposatzen dio, idazleak marraztu ohi dituen gizon txikietako bat ikusita. Beste batzuen arabera, haren emaztearengandik etorri zen proposamena, azken eleberriaren harrera eskasaren ondotik eta Frantziatik urrun, idazlea murgilduta zegoen tristuratik atera nahian. 1942 urtean hasi zen Long Island-eko etxe batean, akuarelak lagun testua ilustratzeko. Idazketa partekatua da, lagunei aholkuka miaz eskatzen dizkie eta. Marrazkietan, De Konnick filosofoaren semea printze txikiaren modelo gisa baliatu izan zuela aipatu da. Azkenik, 1943ko apirilaren 6an plazaratu zuen eleberria, New Yorken, frantsesez zein ingelesez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.