Marketinean, deskremazioa edo deskremazio-estrategia produktu berritzaile bati hasieran oso prezio altua jarri eta denbora pasa ahala horren prezioa jaisteko estrategia da, enpresaren diru-sarrerak maximotzea helburu duena, produktuaren berritasuna…

Bezeroek eskaria osatzen dute: zein q kantitatea zein preziotan erosteko prest dauden, zenbat eta p prezio txikiagoa gehiago erosteko prest daude. Enpresek eskaintza osatzen dute: zein kantitatea zein preziotan saltzeko dauden, zenbat eta p prezio txikiagoa orduan eta gutxiago eskaintzeko prest daude. Merkatuko prezioan, eskaintzak eta eskariak bat egiten dute.
Prezioa (latinezko pretium hitzetik) edo salneurria ondasun edo zerbitzu bat eskuratzeagatik ordaintzen den diru zenbatekoa da. Ondasuna edo zerbitzua salerosten den prezioan, merkatuko prezioan alegia, bat egiten dute alde batetik eskaintzak (saltzailea ondasuna saldu edo zerbitzua emateko prest dagoen diru kantitatea), eta eskariak bestetik (eroslea ondasun edo zerbitzua eskuratzeagatik ordaintzeko prest dagoen diru kantitatea).
Marketinaren ikuspuntutik berriz, prezioa funtsezko faktorea da, enpresak bere bezeroekiko harremana definitzen duena, produktuarekin, horren banaketarekin eta komunikazioarekin batera, lau faktorrekin marketin mix delakoa osatuz.
Enpresarentzat prezioa diru sarrera nagusia da eta beraz errentagarritasunerako oinarrizko faktorea; bezeroarentzat berriz bere beharrak asetzearen trukean ordainduko duena, eta beraz bere asebetetzea erango duen funtsezko adierazlea.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.