Merkatu batean, enpresa batek prezio-lidergoa duela esaten da sektore berean diharduten enpresa guztietatik produktu berdinagatik prezio merkeena eskaintzen duena denean. Maiz, kostu txikienak izateak bideratzen du prezioetan ere…

Prezio publikoak hiritar batek estatuak eskaintzen dituen ondasun edo zerbitzuengatik ordaintzen duen diru zenbatekoa da, betiere borondatez egiten badu eta zerbitzua edo ondasuna eskaintzen duen estatuaren administrazio edo organismoarekin enpresa pribatu batekin ezarriko litzatekeen erlazio kontraktual berbera ezartzen bada: prezio publikoen adibideak dira ur hornidurarengatik edo garraio publikoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko dirua. Tasa (adibidez, titulu ofizial baten ziurtagiria eskuratzeagatik ordaindu beharrekoa) izeneko tributuekin badute antza; izan ere, tasetan nahiz prezio publikoetan estatua da zerbitzu edo ondasun eskaintzen duena, baina tasaren kasuan, hertsapenaren indarra handiagoa da, tributu baten kontsiderazioa duelako, prezio publikoan hertsapena kontratutik eratortzen den bitartean; beste alde batetik, prezio publikoetan estatua bada ere zerbitzua edo ondasuna edo eskaintzen duena, berdin-berdin gerta liteke zerbitzu hori enpresa pribatu batek ematea, tasetan zerbitzua edo ondasunaren eskaintza estatuak esklusiboki duen bitartean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, precios públicos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.