Marketinean, prezio psikologikoa hura zertxobait aldatuz bezeroaren arreta erakarri eta harengan erosteko bulkada sustatzeko ezartzen den prezioa da. Prezio psikologikoko estrategiak dira, prezio borobila (adibidez, 2 euro edo 10 euro, bezeroarengan prezioa beheraka borobildu dela pertzepzioa sorraraziz), prezio bakoitia (9.90 euro, bezeroari sinetsarazteko prezioa 9 euro ingurukoa dela, 10 euro ordez), ohiko prezioa (prezio finko bat ziurtatuz etorkizunean, bereziki harpidetza ereduetan erabiltzen dena), erreferentzia-prezioa (lehiakideena baino prezio merkeagoa jarriz) eta ospe-prezioa (kalitateko artikuluetano hi baino prezio handiagoa jarriz).
Loturiko artikuluak
Prezio-gerraPrezio-gerra merkatu batean diharduten enpresek euren produktuaren prezioa lehiakideen prezioaren azpitik jartzeko estrategia da, merkatu-kuota mantendu edo handitu eta lehiakideak kaltetu edo merkatutik kanporatu asmoz, eta lehiakideen prezio…
Prezio-lidergoaMerkatu batean, enpresa batek prezio-lidergoa duela esaten da sektore berean diharduten enpresa guztietatik produktu berdinagatik prezio merkeena eskaintzen duena denean. Maiz, kostu txikienak izateak bideratzen du prezioetan ere…
DeskremazioaMarketinean, deskremazioa edo deskremazio-estrategia produktu berritzaile bati hasieran oso prezio altua jarri eta denbora pasa ahala horren prezioa jaisteko estrategia da, enpresaren diru-sarrerak maximotzea helburu duena, produktuaren berritasuna…