Prezio-diskriminazioa


KategoriakEnpresa

Prezio-diskriminazioa dagoela esaten da enpresa batek prezio desberdinak ezartzen dituenean produktu bat saltzean, kontsumitzailaren arabera edo kontsumitzaileak erosten duen kopuruaren arabera. Enpresak prezio altuagoa jartzen duenean, eta horrela kontsumitzailearen soberakinaren zati bat eskuratzen duen arren, eskaria aldi berean gutxitzen denez, bada galtzen den soberakina, kostu sozial bat. Galtzen den kostu hori berreskuratzeko enpresaren estrategia da prezio-diskriminazioa.

Prezio-diskriminazioa egin ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira:

  • enpresak merkatu-boterea izan behar du, eta horretarako monopolio edo lehia monopolistako merkatu batean jardun behar du;
  • enpresak informazioa izan behar du kontsumitzailearen preferentziei buruz, kopuru eta prezioei dagokienean, modu indibidualean nahiz kolektiboan;
  • arbitrajea eragotzita izan behar da,  kontsumitzaileak produktuak berriz ere salduz mozkinak lortzeko aukera alegia.

Prezio-diskriminazio mota hiru bereizten dira:

  • Lehen mailako diskriminazioan, enpresak kontsumitzaile bakoitza ordaintzeko prest dagoen prezio maximoa ezagutzen du eta hori kobratzen dio. Prezio honi erreserba-prezioa deitzen zaio. Prezio horren bitartez, enpresak kontsumitzailearen soberakin osoa eskuratzen du. Kasu horretan lehen mailako prezio-diskriminazioa perfektua da, kontsumitzailearen preferentziak zehatz-mehatz ezagutzen baititu, baino inperfektua ere izan daiteke, kontsumitzailearen preferentziak ezagutu eta soberakin osoa ez bada ere, horren zati handi bat eskuratzen duenean (dena den, diskriminazio inperfektuan gerta daiteke baita ere salmenta zapuztea eta enpresa etekinik gabe geratzea).
  • Bigarren mailako diskriminazioan, enpresak produktua erosteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu, kontsumitzailea kokapen egokiena hartzera behartuz. Ohikoena, kopuru handia erosteagatik egindako deskontuak dira.
  • Hirugarren mailako diskriminazioan, enpresak kontsumitzaileei banakako eskaintzak ez, baizik eta eskaintza kolektiboak egiten ditu, kontsumitzaile-taldeak sortuz (ikasleei eta adineko pertsonei egiten zaizkien deskontuak), betiere haien kontsumo-preferentziak, kopuruz nahiz prezioz ezagututa.

Ikus, gainera

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Prezio-diskriminazioa"; Gizapedian, 19 urria, 2018, /prezio-diskriminazioa/.
337 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.