Zuzenbidean, presuntzioa hipotesia baino ez den eta beraz ziurgabea eta balizkoa izan arren azkenean aparteko frogarik gabe onartzen den gertaera, egitate edo errealitatea da. Presuntzio arruntena errugabetasun-presuntzioa da, froga argirik gabe akusatua errugabea dela ezartzen duena, eta beraz erruduntasun-frogaren zama salatzen duenaren esku uzten duena. Presuntzioa segurtasun juridikoa bermatzeko ezartzen printzipio juridikoetako bat da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, presumption; gaztelaniaz, presunción.
Loturiko artikuluak
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
Segurtasun juridikoaSegurtasun juridikoa pertsonak, fisikoa, nahiz juridikoa, agintari politikoek eta administrazio publikoek euren eskubideak bermatzen dituztelako ziurtasuna da, eta legeak ezarritakoaren arabera jokatuko dela beraiei dagokienean, baimenduta eta debekatuta…