Aposizioa bi izen edo izen-sintagma batera jartzen dituen gramatika-egitura da, horietako batek besteari buruzko informazioa zehaztu edo zabaldu egiten duenean; adibidez, Sarasola irakasleak gaur ez du klaserik emango…

Preposizioak hizkuntza batzuetan, bereziki subjektu-aditza-objektu egiturari jarraitzen dioten haietan hain zuzen (gaztelaniaz, esaterako), izen edo izenorde baten aurretik (pre, alegia) jartzen diren hitzak dira, horrela osaturiko izen-sintagmari zeharkako osagarriaren edo osagarri zirkunstantzialaren funtzioa emateko. Horren adibidea da (gaztelaniaz) como sin sal ("gatzik gabe jaten dut"), non sin hitza preposizioa da, sal izenari osagarri zirkunstantzialaren funtzioa eta esanahia emanez.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.