Premonizio edo aierua (latinezko praemonitio hitzetik, "aldez aurreko ohartarazpena", prae aurrizkitik, "aurrez", eta monere aditzetik, "ohartarazi, aholkatu" ) sen edo intuizioak, besterik gabe edo zantzuetan oinarriturik, etorkizuneko gertaera bati buruz dakarren iragarpena da. Formalki, aldez aurreko informaziorik eta inferentziarik gabeko iragarpena litzateke. Maiz agertzen dira kondairetan, bereziki ametsekin loturik, esaterako Biblian, faraoiak zazpi behi lodi eta zazpi behi makalekin egin zuen ametsa oparotasun eta eskasiako zazpina urteko premoniziotzat hartu zenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, premonition; gaztelaniaz, premonición.
Loturiko artikuluak
Pentsamendu magikoaPentsamendu magikoa gertakarien artean enpirikoki frogatu gabeko loturak ezarrita dituen errealitatearen ikuskera da, fenomenoak azaltzeko superstizioak, sinesmenak, tradizioak, irudimena eta emozioak hartzen dituena oinarritzat. Pentsamendu zientifiko edo objektiboaren…
AmesgaiztoakAmesgaiztoa edo lokamutsa larritasunezko ametsa da. Hartan, subjektuak bere bizitza, segurtasuna, bakea edo ongizatea, zein maite dituen pertsonena, arrisku bizian sentitzen ditu; hala nola, jazarpenak, erasoak, erorketak, istripuak,…
Antropologia (definizioa)Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…