Premonizioa


KategoriakAntropologia

Premonizio edo aierua (latinezko praemonitio hitzetik, "aldez aurreko ohartarazpena", prae aurrizkitik, "aurrez", eta monere aditzetik, "ohartarazi, aholkatu" ) sen edo intuizioak, besterik gabe edo zantzuetan oinarriturik, etorkizuneko gertaera bati buruz dakarren iragarpena da. Formalki, aldez aurreko informaziorik eta inferentziarik gabeko iragarpena litzateke. Maiz agertzen dira kondairetan, bereziki ametsekin loturik, esaterako Biblian, faraoiak zazpi behi lodi eta zazpi behi makalekin egin zuen ametsa oparotasun eta eskasiako zazpina urteko premoniziotzat hartu zenean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, premonition; gaztelaniaz, premonición.

158 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.