Arrazonamendu logiko batean, premisak ardudio, arrazoiketa edo teoria bat eratze aldera abiapuntutzat hartzen diren proposizio edo baieztapenak dira, zeinetatik logika edo erretorika erabiliz, konklusioak inferitu edo eratorriko diren. Silogismo batean, premisa maior, handi, nagusi edo orokorra eta premisa minor, txiki edo partikularra bereizten dira, inferentzia baliatuz konklusiora eramango dutenak. Argudio bati egin dakiokeen kritika sendoenetakoa premisa faltsuetan oianrritzen dela frogatzea da.
Loturiko artikuluak
Atomismo logikoaAtomismo logikoa filosofia analitikoaren baitan garatutako teoria da, bereziki Bertrand Ruseel eta Ludwig Wittgenstein filosofoen eskutik, hizkuntza argi, zehatzago proposizio guztiak egiazko/faltsu sailkatzen dituena. Horretarako hizkuntza egia/faltsu balio…
Egia logikoaEgia logikoa kasu guztietan egia-balioa hartzen duen proposizio bat da, zehazkiago, hura osatzen duten premisen egia-balio guztientzat. Adibide argi bat "p edo ez p" izango litzateke; izan ere,…
Inferentzia logikoaAgian inferentzia estatistikoa bilatzen ari zinen. Inferentzia logika erabiliz premisa eta ebidentziatik ateratako konklusiora iristeko argudiaketa prozesua da. Hedaduraz, konklusio horri berari ere inferentzia deitzen zaio.