Preformazionismoa animalia guztiak, gizakiak barne, obulu edo espermatozoideetan dauden homunkulu edo animalkulu nimiñoetatik garatzen direla baieztatzen duen teoria biologiko pseudozientifikoa da. Teoria horretatik iraganeko, oraingo eta etorkizuneko animalia guztiak betidanik izan direla ondorioztatzen da. Aurkako teoria epigenesia da, animaliak nolabait, obulo eta espermatozoideen batuketatik adibidez, sortu egiten direla baieztatzen duena. Preformazionismoa antzinatik proposatutako teoria izan zen, Pitagorasen eskutik adibidez, baina XVII. mendean zabaldu zen bereziki, eta XIX. mendera arte izan zuen oihartzuna gizartean.
Loturiko artikuluak
Kaosa eta kaotikoaKaosa (latinezko chaos hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko χάος, kháos, hitzetik) nahasmen eta anabasa egoera da. Etimologikoki, aurkakoa terminoa kosmos da, unibertsoaren ordena adierazten duena. Zerbait kaosaren mendean dagoenean, kaotikoa dela…
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…