
Prefet bat, ekitaldi ofizial batean. Kredituak: Rama-Commons Wikimedia
Frantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber, prefetaren agindupean ditu suprefetak, departamendua baino hedadura txikiagoa duen eremuak (arrondisement direlakoak) kudeatzen dituena. Ipar Euskal Herrian eta baita Frantziako hainbat tokitan ere, prefetaren papera eztabaidatsua izan da, ordena publikoaren aitzakiarekin, herri mugimenduen aurkako errepresioa zuzendu baitu anitzetan. Prefetaren figura Napoleon Bonapartek sortu zuen 1800 urtean. Egun suprefetak goi mailako estatuko funtzionariak dira, batzuetan polizia karguak edo ofizial militarrak, eta haien artetik hautatzen da prefeta.
Loturiko artikuluak
Instantzia (zuzenbidea)Zuzenbidean, instantziak prozesu judizial batean inplikaten diren epaitegiko jurisdikzio-mailak dira, ordenatuak eta elkarrekiko bateraezinak, non epaia izan arteko pauso posible guztiak ematen diren. Horrela, lehen instantzia aipatzen da,…
egia da latz eta garratzGustukoa ez den arren, egia onartu behar dela adierazteko. Aldaerak egia da latz eta garratz, eta mergatz
-