Kristautasunean, predikua edo sermoia meza eta beste eliz ofizioetan adierazten den hitzaldi edo iruzkin liturgikoa da, Idazteun edo Eskritura Santuaren zati bati buruz, testuaren esanahi dogmatiko, moral eta espirituala azaltzen duena. Vatikano II. Kontzilioaren ondoren, homilia hitza hobesten da hitzaldi liturgiko hori izendatzeko. Judaismotik datorren ohitura liturgikoa da, sinagogetan ohikoa baitzen Bibliaren eguneko irakurketari buruzko iruzkinak adieraztea. Itun Berrian ere, Jesus Nazaretekoak berak ere sermoiak egin zituen, eta horietan ezagunena Mendiko Sermoia izan zen.
Loturiko artikuluak
Apologetika eta apologetakApologetika (antzinako grezierazko ἀπολογία, apologia hitzetik, literalki "defentsa") erljio baten dogmak eta printzipioak defendatzeko argudioak eta ebidentziak lantzen dituen teologiaren adarra da. Hedaduraz, edozein sinesmen edo iritzi baten defentsa izendatzeko ere erabiltzen…
Konbertsioak edo bihurrerak (erlijioa)Konbertsioa edo bihurrera pertsona edo gizatalde oso batek erlijio bat edo sinesmen eta praktika erlijioso batzuk bereganatzea da, izan derrigortuta edo mehatxupean izan sinesmen haiekiko fedea aitortzen dutelako.…
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko (ikus, gainera, alienazio erlijiosoa). Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa…