Praktikaldiko lan-kontratua edo praktiketako lan-kontratua, helburu nagusitzat lanpostu jakin batean pertsona baten prestakuntza eta trebakuntza profesionala gauzatzea duena, dagokion lanbide-arloan eskuratu duen aurretiazko prestakuntza teoriko-praktikoaren arabera. Praktikaldiko kontratuak gazte askok prestakuntza akademikoaren ondoren lehen enplegua lortzeko erabiltzen dituzten moduetako bat dira, talde horrek izanik, historikoki, lanpostua lortzeko zailtasun handienak. Horrela, praktikaldiko kontratuak funtsezko elementua izan behar du enplegu-politika aktiboetan; ildo horretan, praktikaldiko kontratuak sustatzeko, gizarte-kotizazioetan hobariak edo beste kontratu konbentzional batzuetarako ezarritakoak baino soldata txikiagoak bezalako abantailak ezarri ohi dira.
Loturiko artikuluak
Lan-kontratuaLan-kontratua enpresari eta langile baten artean adosten den lan-harreman formala da, non langileak enpresariarentzako zerbitzuak egitera konprometitzen den, kontratuan ezartzen diren baldintzen arabera (hala nola, lan-ordutegia, oporrak, ...),…
Kontratua (definizioa)Kontratua bi pertsonaren arteko borondatezko akordioa da, haien arteko obligazioak sortu, eraldatu edo iraungitzen dituena. Horrela, kontratuak dira salerosketak, alokairuak, langilearen eta enpresariaren arteko lan harremanak (lan kontratuak).…
Bahi-kontratuaBahi-kontratua bi aldeen artean adostu den etorkizuneko salerosketa edo bestelako egintza juridiko baten berme edo seinale gisa, diru kopuru edo gauza bat (bahia, alegia) entregatuz, egiten den kontratua…