Portaera antisoziala


KategoriakSoziologia
Portaera antisoziala edo jokabide antisoziala (kasu honetan ez da pertsona edo subjektu antisozialez hitz egiten, pertsona guztiak bait daude gizartean nola edo hala integratuta) gizartean bizikidetzarako eta begirunerako oinarrizko arauak urratu eta beste pertsona batzuen eskubideak erasotzen dituen jokabidea da. Desbideratze sozial muturrekotzat jo daiteke, eta, oro har delinkuentziarekin lotzen da, batez ere hura gordinkeriaz eta bortizkeriaz gertatzen denean. Portaera antisozialaren garapenean eragina duten faktoreen artean, faktore kulturalak (kultura eta azpikultura batzuetan, muturreko indarkeria eta bestearen aurkako erasoak ez dira behar bezala zigortzen eta, are gehiago, legitimatu egiten dira, batez ere talde jakin batzuei dagokienez), familia-faktoreak (marjinazio-inguruneetako eta autoritaterik gabeko familia desegituratuek jokabide antisozialak bultzatzen dituzte), eskola-faktoreak eta faktore fisiologiko indibidualak daude.
208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.