Boto-emaileen gehiengo bat definitzen duten ezaugarri indibidual eta sozialen multzoa da boto-emaile ertaina, alderdi politikoen interesa erakartzen duena, haien botoa eskuratu hauteskundeak irabazte aldera. Ezaugarri indibidual horiek, batez…
Populismoa (latinezko populus hitzetik, "herria" euskaraz) herritarrak, bereziki klase ertain eta behekoak, erakarri eta mobilizatzeko ahalmen handia duen masazko mugimendu politikoa da, agintean dagoen edo agintera irits daitekeen elite politikoaren, oligarkiaren eta beste etsaien aurkako diskurtsoa, herritarren erreibindikazio primarioak eta patriotismoaren aldeko aldarrikapenak bereganatzen dituena. Populismoaren beste ezaugarri funtsezko bat lidergo karismatikoa da, gehienetan herri xumetik bertatik eratorritako buruzagi baten eskutik. Ernesto Laclau pentsalari postmarxistaren esanetan, "komunitate osoa balitz bezala jokatzen duen partzialitatea" litzateke populismoa. Egun, populismoa etiketa negatiboa duen joera politikoa: alde batetik, demokrazia "benetakoa" eta erradikala dakarren mugimendua dela aipatu da, demokrazia liberalaren aurkakoen eta mugimendu populisten jarraitzaileen ahotik; eta beste alde batetik, autoritarismoarekin eta baita faxismoarekin ere lotu da, haren kritikoen aldetik. Gutxiespen edo gaitzespen hori, herriaren kontzeptuarekin krisiarekin loturik dagoela aiaptu da, alde batetik herriaren baitan dauden berezitasunak (etniak, ...) aldarrikatzen direlako, eta hortik identitate-mugimenduen gorakada XX. mendearen bukaeratik, eta baita ere indibidualismoaren gailentzeagatik.
Historikoki, populismoa XIX. mendearen bukaeran sortu zen, hasiera batean nekazaritzan oinarritutako gizarteetan, baina arrakasta handiena XX. mendearen erdialdean izan zuen, Latinamerikan, industrializazio bidean zeuden herrialdeetan (Argentinan, 1946tik 1955era, Perón-en eskutik; eta Brasilen 1945-1964 bitartean), urbanizazio azkarrak lagunduta. XX. mendearen bukaeran, kapitalismoaren krisialdi ekonomikoek gogor kolpatutako eta ezberdintasun ekonomiko handiko herrialdeetako fenomenoa izan da, eta Latinamerikatik munduko beste herrialdeetara zabaldu da, hala nola Europara eta baita Estatu Batuetara ere, Donald Trump presidentearen aukeraketarekin. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.