Soziologian, popularizazioa jokabide, iritzi, balore, ondasun edo interes bat gizarte sektore guztietara zabaltzea da, aurretik bazterreko fenomenoa edo talde gutxiren esku zegoelarik. Terminoa hainbat testuingurutan erabiltzen da: adibidez, ekonomian, ondasun eta zerbitzu berrien gizarte klase zabaletan hedatzeari deritzo, bereziki klase ertainaren baitan -esaterako, automobilaren popularizazioa, 1960ko hamarkadatik aurrera, Mendebaldean-. Ildo horretatik popularizazioa, produktu eta zerbitzuei buruz, kontsumo gizartearekin eta masa-ekoizpenarekin loturik dago, ekoizpen bolumen handien bitartez kostuak murriztu eta eskaria handitzeko irriki kapitalistarekin. Popularizazio terminoa dibulgazio zientifikoa izendatzeko ere erabili izan da.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…