Politizazioa


KategoriakPolitika

Politizazioa gai edo auzi bat eremu edo esfera politikora eramatea da, kolektiboki eztabaidatu eta erabaki dadin. Politizazioaren inguruan gatazkak egoten dira, gai edo auzi horiek besterik gabe esparru moral, teknikoan edo pribatua utzi nahi dutenen, eta gai horiek esfera publiko eta beraz politikora eraman nahi dutenen artean. Hain zuzen ere, politizazioaren ezaugarri nagusia horixe da: politikoa denaren demarkazioari buruzko gatazka. Liberalismotik, politizazioaren ikuspegi murritza dago, gai asko, bereziki indibiduoaren askatasunarekin lotutakoak, eztabaida politikora eramatea gai horiek desitxuratzea dela baieztatuz.

171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.