Botere publikoak estatu bat osatzen duten botere legegilea, exekutiboa edo betearazlea eta judiziala dira. Max Weberen arabera berriz, botere publikoak estatu batek dituen botereen multzoa da, estatu batek…
Politika publikoak herrialde bateko gobernuaren ekimenez eta aukera desberdinen artean hark hartutako erabakiz gizarte arazoei irtenbidea eman eta hiritarren ongizatea garatze aldera aurrera eramaten diren ekintza, proiektu eta programen multzoa dira, gehienetan programa politiko baten inguruan, gobernuko alderdiak duen ideologiaren araberakoa, ardazten direnak, eta administrazio publikoen bitartez gauzatzen direnak. Politika publikoek estatuaren eta hiritargoaren artean gertatzen den hitzarmenaren kontraprestazioa osatzen dute, hiritarren ongizatea hobetzea helburu dutenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, public policies; gaztelaniaz, políticas públicas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.