Polilaborantza lursail batean labore desberdinak hazten dituen laborantza sistema da. Nekazaritza tradizionalean erabilitako sistema izan da, baina antzinakoa izan arren, monolaborantza edo labore bakarreko sistemaren aldean abantaila nabarmenak ditu: izurriteak saihestu egiten ditu eta lurraren emankortasuna atxiki egiten da neurri handi batean. Hala ere, batzuen arabera eragozpenak ere baditu: laborantzak mekanizazioa eragozten du eta produktibitate txikiagoa ere badu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, polyculture; gaztelaniaz, policultivo.
Loturiko artikuluak
Laboreen errotazioa (labore-txandaketa)Labore-txandaketa, laboreen txandaketa, laboreen txandakatze-sistema edo laboreen errotazioa laborantza-sistema bat da, non lursail batean, hartan behrrezko lur zatiketak eginda, denboran zehar laboreen desberdinen segida bat garatzen den, labore…
Produktibitatea (ekoizkortasuna)Ekonomian, produktibitatea edo ekoizkortasuna ekoizpenaren eta ekoizpen horretarako baliatutako ekoizpen faktoreen arteko erlazioa da. Ekoizpen faktoreen erabileraren eraginkortasun edo efizientzia, teknikoa nahiz ekonomikoa, baloratzeko erabiltzen da, hau da,…
MonolaborantzaMonolaborantza lursailen eremu zabal batean labore bakarra lantzen duen nekazaritza-sistema da. Adibide moduan, Andaluziako lurralde zabaletan lantzen den olibondoa da, eta baita Europako lurralde zabaletan (Gaztelan, Frantziako iparraldean)…