Polarizazio politikoa


KategoriakPolitika

Politikan, polarizazioa edo bipolarizazioa jarrera politikoak aurkako bi muturretan eratzen direnean gertatzen den egoera da. Pluralismo politikoaren aurkakoa kontzeptua da. Polarizazioa alderdi politiko, elite politikoen partidismoaren eta hedabideek herritarren artean zabalduriko jarrera erradikalen ondorioa izaten da, eta nekez sortzen da berez herritarren aldetik. Joseph Schumpeter-ek demokrazia ideien lehian oinarritzen zela onartzen bazuen ere, nazioa elkarren etsai diren bi zatitan banaturik dagoenean, demokraziak atzera egiten zuela baieztatu zuen. Polarizazioa demokraziaren aurkako arriskuetako bat da, gatazka bultzatu eta negoziazio eta elkarrizketa eragozten dituenez. Historian, polarizazio politikoko egoera anitz gerra zibil batekin ebatzi dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

https://www.researchgate.net/publication/295932323_Political_polarization_and_its_consequences_on_democratic_accountability

 

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.