Poesia fonetikoa hitzen esanahian baino hitz fonetikan eta beste soinuetan oinarritzen den olerkigintza da, esanahi espliziturik eman beharrean, soinuak eragin dezakeen sentipena landu nahi duena. Idatzita eta irakurrita esanahia eta esanahi horretatik sentipena eragin nahi duen posiaren ordez, poesia fonetikoak errora jo eta soinua bere horretan hartzen du, askotan soinu horiek esanahirik ez duten arren. Onomatopeia ere poesia fonetikoak maiz erabiltzen duen baliabidea da. Hala, irakurri ordez, poesia fonetikoak errezitaturik eta abesturik hartzen du bere esanahi osoa.
Poesia fonetikoa ibilbidea dadaismoan baitan abiarazi zuen, abangoardiazko sormen-iturri gisa. Gero beste mugimendu artistiko eta literarioetara ere zabaldu da, baina beti abangoardian eta esperimentalismoan kokatuz. Euskal Herrian, Joxean Artze, olerkiz, eta Mikel Laboa, kantuz, nabarmendu dira poesia landuz. Euskal tradizioan, eta beste kultura batzuetako tradizioetan ere, poesia fonetikoa ohikoa da haurren jolasetan, zozketa-formula eta bestelako abestien bitartez. Adibidez, Baga, higa, higa... formula posia fonetikoaren adibide adierazgarria, Mikel Laboak berak bere errepertoriora bildu zuena:
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa,
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Transkripzio fonetikoaTranskripzio fonetikoa edozein hizkuntzako hitz desberdinak nola ahoskatu behar diren ikur grafikoen bitartez adierazten duen sistema da. Ikur grafiko horiek fonemak adierazten dituzte. Egun IPA ( International Phonetic…
Asimilazio fonetikoaAsimilazio fonetikoa edo asimilazio fonologikoa ondoan edo gertu izateagatik fonerma edo hots batek beste fonema baten ezaugarriak hartzen dituenean gertatzen den fenomenoa da; adibidez, bakoitza > bakotxa, Vietnam…