Poesia fonetikoa


KategoriakLiteratura

Poesia fonetikoa hitzen esanahian baino hitz fonetikan eta beste soinuetan oinarritzen den olerkigintza da, esanahi espliziturik eman beharrean, soinuak eragin dezakeen sentipena landu nahi duena. Idatzita eta irakurrita esanahia eta esanahi horretatik sentipena eragin nahi duen posiaren ordez, poesia fonetikoak errora jo eta soinua bere horretan hartzen du, askotan soinu horiek esanahirik ez duten arren. Onomatopeia ere poesia fonetikoak maiz erabiltzen duen baliabidea da. Hala, irakurri ordez, poesia fonetikoak errezitaturik eta abesturik hartzen du bere esanahi osoa.

Poesia fonetikoa ibilbidea dadaismoan baitan abiarazi zuen, abangoardiazko sormen-iturri gisa. Gero beste mugimendu artistiko eta literarioetara ere zabaldu da, baina beti abangoardian eta esperimentalismoan kokatuz. Euskal Herrian, Joxean Artze, olerkiz, eta Mikel Laboa, kantuz, nabarmendu dira poesia landuz. Euskal tradizioan, eta beste kultura batzuetako tradizioetan ere, poesia fonetikoa ohikoa da haurren jolasetan, zozketa-formula eta bestelako abestien bitartez. Adibidez, Baga, higa, higa... formula posia fonetikoaren adibide adierazgarria, Mikel Laboak berak bere errepertoriora bildu zuena:

Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa,
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.