Jostailua pertsona batek, bereziki haurrek, eta baita animalia batzuek ere jolasteko erabiltzen duten objektu fisikoa da, izan ingurutik jasotakoa izan propio egindakoa, errealitateko jarduera edo beste objektu bat…

Podcastak edo podkastak Internetetik deskargatu edo jaitsi edo streaming delakoa erabiliz entzun daitezkeen aldizkako audio-argitalpenak dira, gehienetan gai jakin bati buruzko elkarrizketak, eztabaidak, hausnarketak eta baita fikzio-lanak ere jasotzen dituena. Esan liteke beraz, podcastak deskargatu eta nahieran entzun daitezkeen irratsaioak direla. Harpidetzarako aukera ere eskaintzen du. Ohikoa ez bada ere, bideo-podcastak ere badaude. Horien abantaila nagusia da ekoizpen erraza, edozein pertsonak, teknologia ezagutza sinpleekin eta oinarrizko ekipamenduarekin, ahal baitu podcastak ekoitzi eta plazaratu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.