Plebea eta plebeioak


KategoriakHistoria

Plebea (latinez, plebs) Antzinako Erromako klase sozial arrunta izan zen, plebeioek (latinez, plebeius) osatua. Hiritar xeheek osatzen zuten, patrizio edo aristokrata ez zirenek. Hasieran, armadako buruzagitza karguak eta beste erakunde politikoetako kontrola patrizioentzat erreserbaturik bazegoen ere, denborarekin plebeioek botere ekonomikoa eta politikoa lortu eta erakunde horietan parte ahal izan zuten. Erakunde propioak ere izan zituzten, hala nola plebearen tribunoak, Senatuak hartutako erabakiak atzera botatzeko betoa zutenak. Senatuan 164 postu (conscripti) lortu zituzten. Dena den, patrizioen eta plebeioren arteko borroka politikoa etengabea izan zen, Erromako historian, patrizioak euren pribilegioak atxiki nahian, eta plebeioak eskubide gehiago eskuratzeko. Borroka horien adierazgarri Senatuaren zatiketa izan zen, optimates eta populares taldeen artean.

Plebeioen baitan ere hiru motako taldeak bereizi ziren: plebeio nobleak, plebeio gorenak zirenak, haien artean aberatsenak eta patrizioen parekoak; plebeio zaldunak (equites), artisauak eta enpresariak, eskubide politiko batzuekin; eta plebeio klienteak, baliabide ekonomikorik gabe, patrizio baten babesean geratzen zirenak, botoaren eta haiekin gudari joatearen trukean.

Ikus, gainera

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Plebea eta plebeioak"; Gizapedian, 19 azaroa, 2018, /plebea-eta-plebeioak/.
267 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.