Autorreferentzia proposizio, mezu, diskurtso edo artelan batek berari buruz ari denean gertatzen da. Kasu horietan, proposizioa edo dena delakoa autorreferentziala dela esaten da. Maiz, paradoxak sorrarazten dituen fenomenoa…
Plazera gozamena, atsegina, ongizatea eta alaitasuna bernehartzen dituen uneko esperientzia eta sentimendua da (eta besteak beste horretan bereizten da zorionetik), aurkakotzat mina edo oinazea duena. Labur esanda, ongi sentiarazten gaituzten sentsazio eta emozioen multzoa da. Etikaren aldetik maiz aztertzen den gaia da; hain zuzen, batzuetan aurkakotzat hartu dira plazeraren bilaketa edo horren aldeko jarrera (hedonismoa, alegia) eta bertutea, hiru erljio monoteistetan asko zabaldua den ideia (kristautasunean, esaterako, bekatuaren bitartez). Bestelako galdera filosofikoak ere planteatzen ditu plazerak: objektuaren ezaugarriek, hala objektiboek nola subjektiboek, ala objektu horren desiragarritasunak eragiten al du plazera? Hau da, esperientzia sentsoriala ala barne-esperientzia al da?
Beste alde batetik, badira plazer unibertsalak (loa, janari gozoa) eta plazer indibidualak, subjektu batzuk bilatu eta beste batzuk bilatzen ez dituztenak (adibidez, literatura irakurtzea).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.