Plataforma kontinentala (kontinente-plataforma)


KategoriakGeografia

Plataforma kontinentala edo kontinente-plataforma kontinente bateko kostaldetik itsaso barrura zabaltzen den itsas azpiko lur azalera da, malda eskasekoa, itsaso azpian izan arren plaka kontinentalaren jarraipena dena. Bere zabalera oso aldakorra da, hamarka kilometrotik ehunka kilometrora bitartekoa, eta sakonera ere aldakorra du, batez  beste 200m-koa izaten den arren. Ohikoa da uharteak plataforma kontinental beretik altxatzea, adibidez Britainia Handia Europako kontinentaletik altxatzen den uhartea da. Plataforma kontinentalaren kanpoko ertzetik ezponda kontinentala luzatzen da, itsaso azpian beheraka doan malda handia, eta ozeanoaren hondoan bukatzen dena.

Plataforma kontinentala garrantzi ekonomiko handia du: plataforma kontinentalean hain zuzen kokatzen dira arrantzarako kala gehienak, eta itsasoko petrolio-hodiak ere.

Ikus, gainera

 

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.