Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Piztiaren begiak Alberto Ladron Arana nafar idazleak (1967 - ) 2012an plazaraturiko eleberri beltza da.
Eleberria Xabier, kartzelan izandako gaztea, Iruñeko hilerrira gauez isilgordean sartu eta hilobi bat zabaltzen duenean abiatzen da. Guztiz harriturik, hilobian ez du ezer aurkitzen.
Martxoak 8, osteguna. Jon Iriarte duela hamaika urte auto istripuz Sandra emaztea eta Irati alaba jaio berria galdu zituen gaztea da. Egun, bakarrik bizi da, baina Miren izena duen neska dibortziatu batekin ibiltzen da; lanik ez duenez, haren seme Ander eramaten eta ekartzen laguntzen dio. Egun batean, gutun misteriotsu bat jasotzen du, emaztearen eta alabaren heriotza istripua ez zela izan baieztatuz eta haiengana joateko. Dasilva segurtasun-enpresa bateko buruak sinatzen du. Gutunak harri eta zur uzten du Jon. Azkenean, enpresa horretara joatea erabakitzen du.
Martxoak 9, ostirala. Jonek autoa hartu eta Dasilvaren enpresara abiatzen da, aurrez hitzordurik hartu gabe. Harrerako neskak Dasilvarengana zuzentzen du. Aurkezpenak egin ondoren, Jonek gutuna erakutsi eta Dasilva guztiz harrituta geratzen da, beraiek ez baitute gutuna bidali. Gutunak nork bidali ote duen eta zertarako hasten dira espekulatzen, baina ez dute ondorio garbirik ateratzen. Agurtzerakona, Jonek Dasilvak bere bulegoan duen aspaldiko familia-argazki bati erreparatzen dio, non Dasilva gazteago agertzen den. Jonek bere familiarena erakutsi eta argazkiko Sandra ezagutzen duen galdetu. Enpresatik ateratzen da, urduri, eta orduan konturatzen da Dasilva ezagutzen duelako, familiako argazkian ikusita.
Xabier motorrez heltzen da Dasilvaren etxera, haren familia eta neskamea honezkero kanpoan egongo direla ziurtaturik, haren postontzia ireki eta barruan dagoen gutuna hartzen du, eta aurreko batean lapurtutakoak itzuli. Dasilva zelatatzen hasi zenetik lortu zuen postontziko giltzaren kopia bat eskuratzea, sarraila aztertuta. Gutunak lapurtu ondoren, ireki, gutunetako informazioa jaso, inprimatzen duen antzeko gutunazal batean sartu eta itzuli egiten ditu. Horri esker, emateak antidepresiboak erosten dituela daki. Oraingo honetan, ordea, gutuna argiaren ordainagiri arrunta da. Bere buruari galdetzen dio nola bukatuko den guztia, bera bide bihurrietatik joan baita beti.
Dasilva urduritu egin da guztiz Jonek alde egin eta gero, sinestsita baitago zerbait badakiela, eta areago, ezagutu egin duela. Jon zelatatzea erabakitzen du, eta horretarako enpresako ekipamendua hartzen du, kamerak, mikrofonoak eta abar.
Huts egindako lan-elkarrizketa batean huts eginik, Jonek Dasilvarekin pentsatzen jarraitzen du, Sandraren argazkia ikusita nolako aurpegia jarri zuen burutik kendu ezinik. Anderren bila doa ikastolara, baina batere gogoko ez duen Mariano aitona heldu aurretik haurra jasotzeko. Hil aurretik Sandrak psikologia-kontsulta bat zuen Julia izeneko lagun batekin. Haren kontsultatar doa, eta Sandrari buruz galdetzen dio. Juliak guardia zibil baten bisita jaso zuela erantzuten dio, galderak egin zizkiona, tartean Joni buruzkoak. Jonek ere haren bisita jaso zuen, baina etxean aspaldian izandako sute batean galdu zuen. Guardia zibila Sandrarena benetan istripua izan zen ikertzen ari zen. Jonek Dasilvaren izenean bidalitako gutuna erakusten dio, eta Juliari galdetzen dio Dasilva Sandraren bezeroa ote zen. Juliak informazio hori ezin duela eman erantzuten dio. Jonek kontatzen dio nola behin antzoki batean Dasilva ikusi zuen, Sandrarekin zihola, eta Sandra guztiz urduritu zela gizon hori ikustean; egun batzuk geroago ere ikusi zuen beraien etxearen inguruan. Juliak ezin duela lagundu esanez agurtzen du Jon, garai batean Sandrataz gehiago arduratu behar zuela botatzearekin batera.
Xabier Iruñeko Alde zaharreko Tunguska tabernara doa, aspaldiko lagun bat bisitazera. Lagunarentzat ustekabe atsegina da bera berriz ere ikustea. Koldo laguna ere kartzelan egondakoa da, hainbat urtez, eta Xabier goraipatu egiten du, askorentzat liderra izan dela esanez. Xabierri, ordea, ez zioten harrera-festa egin, kartzelatik irtenda. Tabernako giroa, eta gizartea bera ere, krisiarekin eta, urte hauetan nola aldatu den aipatzen dute, baina Xabier Koldorengana joatearen arrazoia zulo baten berri ematea da, non dirua gordetzen zen. Izan ere, Xabierrek dirua behar du. Koldok zuloaren krokis bat egiten dio.
Bulegotik irtenda, Mirenen deia jasotzen du Jonek. Ander dela eta, bere aitaren jarreragatik barkamena eskatzearekin batera, Mirenen etxean geratzen dira, elkarrekin oheratu eta honetaz eta hartaz hitz egiteko. Bitartean, Joni Sandraren aspaldiko giltzak hartu eta Juliaren bulegora sartzeko erabiltzen pentsatzen du, han Sandrak, bezero guztiekin egiten zuen bezala bezala, Dasilvari egindako txostena eskuratzeko. Gauez Juliaren bulegora sartu eta artxibategietan miatu ondoren, txostena aurkitu eta alde egiten du. Etxean, txostena irakurtzen hasten da: Dasilva Polizia Nazionaleko burua zen orduan Iruñean, eta estres zantzu nabarmenak ditu, erreakzio bortitzekin batera. Arazoak ditu alkoholarekin eta pastillak hartzen ditu, eta noizbait horiek hartuta azaldu da kontsultara. Nafarroan polizia izatea zeinen gogorra den ere kontatzen du Dasilvak, txostenean. Azkenik, Sandrak Dasilva tratamendua utzi egin duela aipatzen du txostenean. Txikitan Dasilvaren aitak ama hil zuen, bera haren besoetan zegoela, eta hilketa horretako bala galdu bat garunean sartu zitzaion. Eleberrian zehar garuneko bala horrek sarritan hitz egiten dio barrutik Dasilvari, bigarren ni bat balitz bezala, aholkuam ematen (kontuz ibili, eta abar).
Martxoak 10, larunbata. Buruko minez jaikitzen da Jon. Mirenekin eta Anderrekin mendira joateko geratu da. Txostena ezkutatu egiten du. Autoa hartu, Miren eta Ander haien etxean jaso eta mendi aldera abiatzen dira. Elurretan ibiltzen dira jolasean. Mirenen etxean bazkaldu, eta aitona agertzen da Ander jasotzera. Etxean bakarrik daudelarik, Jonek jaso zuen gutuna erakusten dio Mireni. Miren haserretu egiten da gutunarena ez kontatzeagatik. Jonek geroztik gertatutakoa kontatu (txostenaren lapurreta ezik) eta Sandraren eta Dasilvaren arteko harremanari buruz espekulatzen aritzen dira: Dasilva Sandrarekin obsesionatu ote zen, Sandrak Dasilva berarengandik urrundu nahi izan ote zuen, ...
Bitartean Dasilva Jon Iriarteren etxera sartzen da ezkutuan. Etxea anabasa bat da, zikina eta desordenatua. Mikrofonoak jartzen ditu han eta hemen. Haren ordenagailuko artxiboak gorde eta ordenagailu bera ere pintxatu egiten du.
Mirenek galdetuta, Jonek emaztea eta alaba hil zituen istripuari buruzko xehetasunak ematen dizkio. Hasieran ez du horretaz hitz egin nahi, berarentzat oso gogorra izan zelako. Sandrak inori ezer esan gabe hartu zuen autoa, alaba jaio berriarekin, eta Belateko errepide zaharra (ez lur azpiko tunela, ohikoa den bezala) hartu zuen. Egun batzuk desagertuta, haren gorputza aurkitu zuten errepide ondoko amildegi batean, autoaren ondoan, puntu horretan errepideko hesia hautsirik zegoela ikusita. Alaba ez zuten inoiz aurkitu eta errekak eraman zuela uste izan zuten ikertzaileek. Bestelako gauza arraroak ere baziren: autoko lehiatilak jaitsita zeuden, eta Sandrak ez zuen hori inoiz egiten hotzagatik. Jon hori guztia koantatzen ari dela, Juliaren deia jasotzen du, aurreko egunekoagaktik barkamena eskatzearekin batera, artxiboan bilatu arren, Dasilvaren txostena ez duela aurkitzen aitortzten dio (noski, Jonek berak eraman duelako) eta gainera kasua hasieran ikertu zuen guardia zibilaren izena eta telefonoa ematen dizkio. Guardia zibil hura izan zen Jon orduan galdezkatu zuena, baina haren txartela galdu egin zuen istripua gertatu eta gutxira etxea erre zitzaionean.
Xabierrek zorioneko zuloa aurkitu eta dirua, pistola bat eta balak hartzen ditu. Bere atzean zerbait sumatu eta orein bat ikusten du berari begira, berebiziko sustoa ematen diona. Lasaituta, telefono mezu bat jasotzen du, esanez Dasilva Jonen etxea zelatatu eta barrura sartu dela esanez. Zulotik hartutako gauzak jasota, motorrez alde egiten du.
Martxoak 11, igandea. Ander aitonaren etxean geratu denez, Miren eta Jon elkarrekin egiten dute lo. Anderren aita berandu pasa omen da goizean aitonaren etxetik Ander jasotzera. Jonek kasua ikertu zuen guardia zibilaren telefonora deitzen du, baina zerbitzuan ari omen da. Mirenekin kalera jaisten da buelta bat ematera. Jonek langabea izatearen kezka azaltzen dio Mireni, baina Mirenek lasaitzeko esaten dio. Mirenen aita ere (Anderren aitona) erreka jota dago, etxebizitzen salerosketan ibili zenez. Etxera itzulita, Jonek lo-kuluxka hartu eta esnatzen denean, Mirenek ordenagailuan Dasilvari buruzko informazioa aurkitu duela ikisten du, bilatzaile bati esker. Tartean, Dasilvarentzat lan egiten zuen Manuel Moure izeneko detektibe bat enpresa batean legez kanpo sartzen harrapatu eta kartzelara bidali zutela dioen prentsako berria, 2008koa. Dasilva, ordea, errugabetu egin zuten, auzian haren aurkako frogarik ez zegoelakoan. Baita ere, Dasilva polizia zenean, 2000 urtean, Sandrarekin egon omen zen garaian, polizia-etxetik aurrez konfikatutako hamar kilo kokaina desagertu zirela. Sandraren eta Dasilvaren arteko harremanaz hipotesiak botatzen hasten badira ere, ez dute ezer garbi ateratzen. Jon bere etxera heltzen denean, kasua ikertu zuen guardia zibilaren lantokira deitzen du berriz ere, Avilara. Guardia zibila aurkitzen du azkenik telefonoaren bestaldean. 2001eko istripuari buruz galdetzen dio, zerbait arraroa izan ote zen ikerketan. García kapitainak dena epaileari bidalitako txostenean dagoela erantzuten dio, hotz, eta deia eten egiten du. Etxean argi joan egiten zaio, seguru asko Dasilvak jarritako mikrofonoen eraginez. Konponduta, etxea berriz ere erretzeko zorian egon dela pentatzen du. Mirenekin eta Anderrekin duen harremanaz Mirenekin bizitzera joatea ondo legokeela, pentsatzen du.
Dasilvak lo hartzen du bere Mercedes autoaren barruan, Iriarteren etxea kanpotik miatzen ari dela. Orain batekin amergazitoa egiten du. Bat-batean, Iriarte ikusten du sartzen. Mikrofonoak piztu egiten diu baina ez du oraingoz ezer entzuten Iriarteren etxetik. Orduak pasatzen ditu auto barruan, pixa egitera ateratzen da uatorik eta idaltzain bik ikusi eta kargu hartzen diote. Dasilvak bortizki erantzun eta azkenean borrokan hasten da haietako batekin. Dasilva inmobilizatu eta haren autoa miatzen hasten dira, bera patruila-autoaren atzealdean dagoen bitartean. Telefono deia jasotzen du, eta eskuak loturik dituen arren, lortzen du deia hartzea. Milioi bat euro eskatzen dio telefonoz bestaldeko tipoak, ahotsa manipulatuta, bestela Iriarteri eta poliziari dena kontatuko diote. Dasilva ziur dago dei egiten duena gertu dagoela eta hari begira. Berehala, foru-polizia agertzen da, Azparren izenekoa, eta autoan dituen zelatatzeko gailuez galdetzen dio, bere izena eta iragana badakizki, polizia izan zela. Udaltzainei barkamena eskatzeko gomendatzen dio, baina Dasilvak bortizki erantzuten du. Azkenean, men egin, barkamena eskatu eta aske uzten dute.
Martxoak 12, astelehena. Jonek Garcia kapitainaren deia jasotzen du ezustean. Joni kontatzen dio ikerketaren erdian bera kanpo utzi eta Avilara bidali zutela, berak askotan eskatuta zuen bezala. Une horretan, istripuaren ikerketaren sakonago baten alde zegoen. Frenada-aztarnarik ez zegoen errepidean eta kanbioa lokan edo punto muertoan zegoen. Suizidioaren aukera baztertu zuen, Sandrak arazo psikologikorik ez zuenez. Bere ustez ez zen istripua izan. Garciak berarentzat susmagarria nagusia zela bera zela aitortzen dio Joni. Izan ere, inguruko batek Sandrak amorante bat izan zezakeela iradoki zion Garciari. Jon harri eta zur geratzen da. Garciaren ustez, ikerketatik baztertu nahi izan zuten eta horregatik bidali zuten Avilara. Hala ere, berak esandako guztia inori ez esateko eskatzen dio, bestela dena ukatuko du-eta.
Dasilva bere etxera iristen da. Bere emazteak Mariña du izena, eta Pilar bere alaba nerabeak. Alabarengana doa eta txat batean ikusten du, ordu txikiak izan arren. Amak baimena eman omen dio, eta berak sinetsi egiten du, emazte arduragabea ezagututa. Harengana doa, eta emazteak non egon den aurpegiratzen dio, maitale batekin edo. Mozkorra dago emaztea. Nazkatutra dago harekin. Oheratzen da eta Sandra du gogoan. Goizean egoerari buruz hausnartzen du: milioi bat euro eskatzen diote, Iriarte, Azparren. Alabak errotuladoreak erosteko eskatu eta berak ekarriko dituela hitz eman ondoren, ateratzen da. Sandraren argazkiari begira geratzen da mugikorrean. Deien zerrendan xantaia egin dionaren deiaren zenbakia ikusten du, eta orduan badaki horrekin harrapatu egingo duela zein den. Lantokian, zenbakiaren jatorria ordenagailuan aztertu eta Iruñeko erdialdeko kabina batekoa dela jakingo du. Kabina horretara doa eta inguruan kamararik badagoen begiratzen du. Txino-denda batean badago kamara eta zuzenean enfokatzen du kabinara. Dendara sartu eta polizia-agiri zaharra erakutsita, bezperako bideoa ikusten laguntzen dio txinoak. Harrituta, xantaia egin diona garai batean polizian eta gero segurtasun-enpresan lankide izan zuen Manuel Moure dela ikusten du. Bideoa eramaten du. Denbora guztian, ordea, Xabier du zelatari, motorraren gainean. Xabierrek harrituta ikisten ditu kabina inguruko mugimenduak eta ez die trazo onik hartzen. Xabierrek Manu Moureri deitzen dio, galdetuz ea nondik deitu zion Dasilvari. Eta orduan konturatzen da Moureren hankasartzeaz. Manuri berriz ere deitu, eta Dasilvaren etxea zelatatzeko esaten dio, eta baita ere alkoholik eta drogarik ez hartzeko bitartean.
Etxera iristen denean, Dasilvak topo egiten du bizikletaz doan eta pakete bat entregatzen dion mezulari batekin. Itxura arraroa hartzen dio. Paketea hartzen du, baina plastikoa irekitzeko lanak ditu eta mezulariari esaten dio laguntzeko. Sandra Goñiren izenean bidalitakoa da eta barruan 2001eko istripuari buruzko berriak datoz. Badaki, ordea, Moure izan dela hori dena bidali diona, bera ikaratzeko. Konturatzen da, halaber, mezularia faltsua zela, gezurrezko bizarra zeramanez. Baina pozik dago, bera delako haiengana hurbiltzen ari dena. Etxean, behi eta berriz ikusten du Moure agertzen den bideoa eta madarikatu ere egiten du behin eta berriz. Izan ere, Dasilvak haren soldata ordaintzen jarraitzen du, epaiketaz geroztik, isilik egotearen trukean. Polizian aspaldian zuen lagun bati deitu eta Moureri buruzko informazioa eskatzen dio: kontatzen dio Moure duela hilabete batzuk atera zela kartzelatik. Dasilvak Moure garbitzeko erabakia hartzen du. Mourek putak eskatzen zituen Gasteizko kartzelako bisitetan eta haietako batekin maitemindu zela badaki: Milena hegoamerikarrarekin. Hark lan egiten duen Gasteizko putiklubera doa bere Mercedesean. Aurrez, kokaina hartzen du biziago egoteko. Putiklubean harengatik galdetu eta neskak bezero bat dela pentsatzen du. Gelara igotzen dira, eta dasilva berehala hasten da galdezka Moureri buruz. Neskak ezer ez dakiela daki, baina Dasilvak badaki harekin harremanaka izan zituela. Dasilvak labana atera eta mehatxatu egiten du, azkenean Moureren Iruñeko helbidea ematen dio eta isilik egoteko agintzen dio, eta haren mugikorra eramasten du Moureri ohartarazi ez diezaion. Iruñera doa ziztu bizian baina halako batean oreina ikusi errepidearen erdian eta hura saihestu nahian hesia jotzen du. Airbagak puztu egiten dira. Autoak kalte larriak ditu, leihoak hautsirik, baina hala ere gauza da Iruñera heltzeko.
Xabierrek Moureren deia hartzen du. Moure guztiz asaldaturik dago, Dasilvak aurkitu egin duela dakielako Milenak egindako dei bati esker (beste telefono batetik). Xabierrek etxera joateko agintzen dio. Moure beldurrez dago baina Xabierrek plan bat duela esanez lasaitzen du. Dasilva Moureren etxera sartzen da atea bortxatuz, eta Moure loturik eta hilda aurkitzen du, putzu batean. Barruko balak hortik alde egiteko esaten dion arren, gorpua, Moureren jantziak eta etxea miatzen ditu. Mourek plastiko bat du loturik aurpegiaren inguru osoan, begiak ia lehertuta. Bat-batean, alabak deitzen dio, errotuladoreak ez ahazteko. Moure nork hil ote duen pentsatuz egiten du alde haren etxetik, Moureren ordenagailua eta kamarako memoria hartuta. Gasolindegi batean alabaren errotuladoreak erosi eta etxera abiatzen da. Mariña emazteak Martinez enpresako bazkideak paper batzurekin etorri dela kontatzen dio, eta Dasilvak lanetik alde egiteko gripearen aitzakia jarri duenez, horregatik ere galdetu du. Emazteak koka eskatzen dio eta Dasilvak lurrera botatzen dio. Bere gelara doa odoletan dituen arropak uztera. Gero, Moureren ordenagailua eta memoria aztertzen hasten da: Dasilvaren beraren argazkiak, bere familiarenak eta jasotako gutunen kopiak ikusten ditu, harri eta zur. Mourek berak parte hartutako delituen berri daki, baina hala ere Sandrarena baliatzen du xantaia egiteko, eta horregatik harrituta dago.
Martxoak 13, asteartea. Jon beste lan elkarrizketa ziztrin batera joan da: fruta bat izatekotan, bera zein izango litzatekeen galdetu diote (kiwia erantzun du, latza delako eta barruan sekretua duelako). Lan elkarrizketa amu hutsa da, ikastaro batean izena eman eta horregatik 300 euro ateratzeko. Etxera bueltan, kaskamotz bat aurkitzen du atarian, motor kasko bat eskuan duela. Xabier da, eta gutuna berak bidali zuela aitortzen dio. Sumindurik, Jonek muturrekoa eman eta Xabier erori egiten da, eta pistola erori egiten zaio. Xabierrek minik ez diola egingo ohartarazi arren, Jonek poliziari deitzeko keinua egiten du. Sandra eta Irati hil ziren istripua ikusi egin zuela esaten dio, eta sinets dezan leihoak jaitsita zituela dakiela esaten dio, inongo egunkaritan azaldu ez zen datua. Lasaitu egiten dira biak. Xabier etxeko mikrofonoak bilatzen hasten da. Lan hori bukatuta, istripuari buruz dena dakiela aitortzen dio Joni. Dasilvak hil zituen emaztea eta alaba. Xabier Betelu dela esaten dio, espetxetik atera berria ETAkoa izateagatik. Istripuaren garaian, Dasilvari jarraipena egiten zion, garai hartan talde antiterroristako kidea zenez, etorkizunean haren aurkako atentatu bat prestatuko balitz informazioa jasotzearren, eta kurba batetik ikusi zuen nola Dasilvak Sandraren autoaren aparkatu, handik atera, Sandrari buruan kolpe bat eman burnizko barra batez, autoa lokan jarri eta amiltzen zuen mendian behera. Jon guztiz asaldatzen da informazio horrekin. Dasilva atxilotuak torturatzen beldurgarria zela eransten du, eta atxilotuen puntu ahula bilatzen jakiten zuen. Dena den, Xabierren taldea hortik gutxira desegin eta Iparraldera ihes egin behar izan zuen. Noski, ezin zion poliziari ikusitakoa agertu. Eta horregatik bidali zion gutuna Joni, Dasilvarena jakinarazteko. Eta bide batez Dasilva beldurtzeko, Jon aurrean edukita. Jonek Sandra Dasilvaren psikologoa izan zela kontatzen dio. Xabierrek kontsultetan kontatutakoeagatik Sandrak gehiegi zekielako hil zuela uste du. Badaki Mourerekin batera poliziak harrapatutako droga lapurtu zutela, baina horren ikerketak ez zuen aurrera jarraitu, Dasilva oso boteretsua zelako, kontakto asko zituelako. Baina polizian etsaiak ere izan zituzten, negozioa kendu zietelako, eta azkenik Dasilvak eta Mourek poliziatik bota zituzten. Drogaren diruarekin segurtasun enpresa muntatu zuten.
Xabierrek galdetzen dio Sandraren ilea edo objektu pertsonalaren bat gordetzen duen. Jonek ezetz erantzuten dio. Haren arropa ere etxean izandako sutean galdu zen. Orduan ohartzen dira seguru asko Dasilva izan zela su eman ziona, Sandrarena zen guztia erre, horrela haren ADN arrasto guztiak ezabatzeko. Izan ere, Sandra amildu ondoren, Xabierrek jarraitu zion Dasilvari. Iruñerako bidean, Dasilvak hilketako burnizko barra bota zuen zubi batetik, baina barra ez zen errekara iritsi. Xabierrek jaso eta gorde egin zuen, eta horrekin froga dezake Dasilvaren errduntasuna, barran bien ADNak daudenez. Jon hori guztia poliziari jakinaraztearen aldekoa da, baina Xabierrek ez du nahi, motiborik eman gabe. Baztanen bizi den Sandraren ama ADNa berreskuratzeko egokia izan daitekeela bururatzen zaie, baina Sandra adoptatua zen. Aukera bakarra amak haren oroigarriren bat gordetzea da. Sutan jartzen da Xabier, berak dakizkien hainbat konturen arrazoia garbi ikusten duelako orain.
Bitartean Dasilva burua nahastuta jaiki da. Guaza asko gertatu dira: Mrcedesarekin izandako istripua, Moureren hilketa. Enpresara taxiz doa. Lantokian, Martinezi deitzen dio. Hark errieta egiten dio lana behar bezala ez egiteagatik. Baina Dasilvak bere lekuan jartzen du, berak ere nahi duena egiten duelako lantokian.
Bitartean, Jonek eta Xabierrek Sandraren ama ikustera joatea erabaki dute, Baztanera. Aurrez deituta, harantz abiatzen dira. Bidean Xabier ETAn ibili zen garaiaz galdetzen dio Jonek, baina Xabierrek ez du horretaz hitz egin nahi. Jonek Dasilva hilko balute bera bakean ez zela biziko esaten dio. Hilketa zegoen bidetik pasatzen dira. Sandraren amaren etxera heltzen dira. Ixabelek harrera ona egiten die. Triste bizi da oraindik. Sandra gizon gaiztoekin ibiltzen zela kontatzen dio, eta berarekin elkartu zenean poztu egin zela kontatzen dio Joni. Ixabelek ere susomoak ditu istripuari buruz, beti abisatzen baitzuen etxera etorri aurretik. Dena den, Sandra bere baitan bilduta bizi izan zen beti gurasoen aurrean, nahiz eta adoptatua izan zela hasieratik esan zioten. Sandraren ADNa izan dezakeen zerbait al duen galdetzen diote andreari, hortz eskuila, jostailuren bat, baina ezetz dio. Baina gogoratzen du txikitako hortzak gordetzen zituela pote batean, eta Sandra hil eta gero Iruñetik itzulita, etxean pote horren falta sumatu zuela, eta etxean norbait sartu zelako susmoa hartu zuen. Dasilva ote? Xabierrek ez du zalantzarik, Jonek bai. Jon konbentzitzeko, hilerrira darama, ernegatuta, Jonen inozokeria ikusita. Sandraren hilobi hutsa erakusten dio, berak eleberriaren hasieran ikusi zuen bezala. Jon shock egoeran geratzen da. Poliziari deitzeko pentsatzen ari da, baina Xabierrek Dasilvak oraindik lagunak dituela ohartarazten dio. Larunbatera arteko epea eskatzen dio Dasilva harrapatu eta suntsitzeko. Jonen etxean daudelarik, Mirenek jotzen du txirrina, Anderrekin. Harrituta Xabier ikusita, Jonek dena kontatzen dio. Mirenek ez du dena sinesten, burnizko barra non dagoen galdetzen dio, baina Xabierrek saihestu egiten du erantzuna. Jon telebista ikisten ari den Anderrengana doan bitartean, Xabierrek alde egiten du etxetik, Mireni burni barrari esandako guztia gezurra dela esanez. Mireni pendrive bat utzi dio joan aurretik, Dasilvaren aurkako froga hor dagoela baieztatuta. Jon eta Miren pendriveko edukia aztertzen hasi eta Dasilvaren eta haren familiaren argazkiak ikusten dituzte. Xabier zintzo ote den eztabaidan hasten dira, Mirenek ezetz uzte du, Jonek baietz. Mirenek argi ikusten du: Sandra Dasilvarekin abentura bat zuelako zegoen Belaten haren zai.
Etxera beultan, Pilar alabak errotuladoreak kaka zaharra direla botatzen dio aitari. Berehala, ordea, polizia bat agertzen da etxera. Azparren foruzaina da. Hilda agertu den Mouretaz galdetzen dio. dasilvak ez gogoratzearena egiten du, baina Azparrenek badaki dena Moureren eta Dasilvaren harremanari buruz. Eta Dasilva du susmagarri nagusitzat. Lanik egin gabe ordaintzen dion soldatari buruz, Dasilvak errore bat izango dela erantzuten dio. Mourek xantaia egiten zion jakin nahi du. Dasilvak ezetz dio. Moure hil zen orduaren inguruan Dasilvarekin bat datorren deskripzioa eman du herritar batek, Moureren etxe inguruetan zebilela esatearekin batera. Eta Moureren hilketaz dei anonimo batek abisatu du. Dasilva salataria bere emaztea uste du (ala Gabriela neskamea?), deia bere etxetik egin dutenez, eta odoletan zeuden arropak ikusita agian. Poliziak alde egiten du, Dasilva erabat asaldaturik utzita. Manipulatutako ahots batek bi milioi euro eskatzen dizkio orain, dena ezkutuan edukitzearen trukean eta Moure ito zuen poltsak bere hatz-markak dituela jakinarazten dio, mezulariak entregatu zion poltsa denez. Bi milioi euroak buzoian aurkituko duen mapak adierazten duen lekuan utzi behar ditu. Pistola hartu eta etxetik ateratzen da etxetik, Pilar errotuladoreez galdezka duela, eta oihuka hasten da, telefonoz deitu dion tipoa inguruan dabilela dakielako. Moureren laguntzailea izan behar da, ezinbestean. Mourek Langraizeko kartzelan ezagututako norbait izan daitekeela bururatzen zaio. Lankide batek kartzela hartan langile lagunak badituela badaki.
Martxoak 14, asteazkena. Jon Juliaren bulegora sartzen da oldarki. Sandrak maitale bat oter zuen galdetzen dio gogorki, eta maitale hori Dasilva ote zen. Julia ez dakiela dio, baina azkenean aitortu behar du agian baietz, hil aurretik maiz apaindu eta telefonoz ezezagun batekin hitz egiten zuelako. Batzuetan gizon bat haren bila etortzen zela ere kontatzen dio, itxura guztien arabera Dasilva. Horregatik zegoen uruduri Sandra Jonekin antzokira joan zen egunean, maitalea ikusi zuelako. Lur jota, Jonek Sandra dasilvak erail zuela esaten dio eta Julia harri eta zur geratzen da.
Bitartean, Dasilvak Langraiz inguruko jatetxe batean du hitzordua Sordo izeneko Langraizeko langilearekin. Hark Moure Xabier etakidearekin harreman estua zuela kontatzen dio, kartzelan jipoia jasan ondoren Xabierrek babesa eskaini ziolako, baina kontua da Xabier izan zela jipoia emateko agindua eman zuena, Moure beldurtu eta bere menpean errazago jartzeko.
Sordorekin bildu eta gero, Milenak lan egiten duen putiklubera doa, harekin kontuak egiteko edo. Erdi mehatxuz zerbitzariaren harengatik galdetu eta Milena bere herrialdera alde egina dela erantzuten dio. Iruñeko bidean, polizian duen lagun zaharrari deitzen dio ondoren etakide horri buruzko informazioa eskuratzearren. Duela hamar urte ETAren komando baten aurkako operazio batean ihes egitea lortu zuela kontatzen dio, informazio lanetan zebilela, baina Espainiako printzearen aurkako bahiketa bat planifikatzea ere leporatzen diote. Leire izeneko neskalaguna zuen komandoan, atxilotu egin zutena eta handik bi asterata kartzelan bere buruaz beste egin zuena. Dasilvak komando horren desegitean hartu zuen parte, eta Mourek neska hori bortxatu egin zuen.
Etxera helduta, azparren foruzaina aurkitzen du bere emazte eta alabarekin. Harrera ona egin dio emazteak, baina dasilvak hotz hartzen du. Hitz egiteko aparteko gela batera doaz. Azparrenek Moureren aurpegia estaltzen zuen poltsan bere hatz markak aurkitu dituztela kontatzen dio, hatz marka horiek bereak direla azpikeriaz jakin badu ere, Dasilvak aurrekoan hartutako argazkiko markekin alderatuz. Mourek ADN aztertzen duen enpresa batera bidalitako bi laginen emaitzak erakusten dizkio, eta ama eta alaba direla ondorioztatzen du azterketa horrek. Gainera, Mourek istripuari buruzko prentsako berria gordetzen du, eta Azparrenek ADN bereko ama-alaba horiekin lotzen du azterketa. Eta Mourek Daslvari berari ateratako argazkiak ere ateratzen dizkio Azparrenek. Xantaia egiten zion jakin nahi du Azparrenek. Dasilvak bere hatz marken froga legez kanpokoa dela dio, eta beraz ez da baliozkoa. Gainera, ADNren enpresa pribatua da, eta beraz beste inork ez jakiteko moduan lan egin du Azparrenek, Dasilvak dionez. Azparren harrapatuaren itxurak egiten ditu. Auzia ixteko, dirua eskaintzen dio Azparreni, milioi erdi euro hasieran, baina Azparrenek milioi bat euro eskatzen dio gero. Dasilvak onartu egiten du, eta dirua ematen dio.
Azparrenek diruarekin alde egin eta gero, Villaren deia jasotzen du. Jakin duenez, foruzainek ez dakite ezer asko, duela pare bat ordu bakarri aurkitu dutelako Moureren gorpua. Eta galdetzen dio Dasilvari nola ote zekien berak hilda zegoela. Azkenik, Azparren izeneko poliziarik ez dagoela foru-polizian jakinarazten dio. Berehala, Dasilva bere emaila ikustera doa, lagun poliziak bidalitako Xabier Beteluren txostena ikuskatzera. Xabierren argazkia ikusita konturatzen da Azparren eta Xabier Betelu pertsona bera direla. Pistola eta munizioa hartu eta korrika alde egiten du etxetik, Xabierren bila.
Jon eta Miren Xabierrek utzitako pendrive-a hasten dira miatzen. Pilarren urtebetetzearen argazkia ikusita, 11 urteak zoriontzen direla ikusten dute, eta Dasilvak Joni neskatoak 13 urte zituela esan zion; gezurra beraz, argazkia duela gutxi egindakoa baita. Ondorioa garbi ikusten du Mirenek: Pilar Sandraren alaba galdua da, istripuaren ondorioz errekak ustez eraman zuena, baina egiaz Dasilvak autoa amildu aurretik hartu eta berarekin hartu zuena. Mirenek Pilarrek Dasilvarekin duen antza ikusita, garbi dio: Irati ez zen Jonen alaba, Dasilvarena baizik.
Bitartean, Xabier bere etxera heltzen ari dela, gizon bat gerturatzen ari zaiola ikusten du. Dasilva da. Korrika hasi eta Dasilvak tiro egiten dio, eta hankan zauritu ere bai. Tiroak egiten jarraitzen du dasilvak. Xabier Iruñeko parke batera heltzen da, non sakonune bat dagoen. Han, Dasilvarekin aurrez aurre egin eta biak elkarri tiroka hasten dira, talka egiten dute biek eta sakonunera erortzen dira. Zauriturik biak, Xabier Dasilvarengana heldu eta poltsa batez itotzea lortzen du. Abaildurik, soinua aditu eta sakonunean bizi den oreina ikusten du.
Astebete geroago. Jon eta Miren foruzainen komisaldegian daude. Hango poliziak Sandraren gorpua aurkitu dutela jakinarazten dio, Dasilvak hilerri horretan bertan alokatu zuen beste nitxo batean. Hara eraman zuen gorpua, lapurtu eta gero. Iratiren amaren ADNa desagerrarazi nahi zuen horrela. Irati alaba eraman zuela ezkutatzeko, haren odol arrastoak zauri txiki bat eginda utzi zituen auto barruan, eta haurra autoa amiltzean errekara erori zela pentsarazteko jaitsi zituen leihoak. Sandra zergatik hil zuen hasten da azaltzen. Mariñaren aita senataria zen, eta nazkatuta zegoen Dasilvak Iruñean eramaten zuen bizimodu arinarekin, ligatzen eta, emaztea Galizian utzita. Gauzak zuzentzeko esdan zion, bestela trapu zikinak atera eta haren sostengua ere galduko zuen. Dasilvak onartu, Mariña Iruñera ekarri eta Sandra hil zuen, Sandrak berarekin joatea eskatzen ziolako. Haurra hartu egin zuen, Mariñak ezin zuelako haurrik izan. Xabier Beteluren ibilera ere jakin dute: Leireri egindakoa ordainarazteko, Moure engainatu zuen kartzelan, bere laguntzaile bihurtu Dasilva harrapatzeko, Leireri gertatutakoan ere ardura izan zuenez, eta azkenean Dasilva hiltzeko. Moure Dasilvak hil zuela uste dute ordea, nahiz eta Xabierrek hil zuen, poltsako hatz-markengatik. Moure zegoen Langraiezeko kartzelara etorri ahal izateko, egindakoaz damutu behar eta hala egin zuen Beteluk, bere plana aurrera eramateko. Azparren foruzainaren papera egiteko, printzearen bahiketa prestatzeko zuloan zegoen foruzainen plaka faltsua baliatu zuen. Azkenik, Leireren amak 500.000 euro pakete ezezagun batean jaso ditu, poliziak dionez, eta nondik datorren ez zekienez, itzuli egin ditu. Jonek eta Mirenek elkar begiratu eta Jonek berak jaso dituen beste 500.000 euroak itzltzen ditu, Xabier Beteluk zalantzarik gabe bidalitakoak. Komisaldegitik atera, eta Mirenekin bizitzeko aurrerapausoa ematen du, bere pisua alokatzen jarri behar duela erabakita, horretarako kalean ikusi duten ajentzia batera sartuz. Amaiera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.