Pitagorikoak (eskola pitagorikoa)


KategoriakFilosofia

Pitagorikoak edo eskola pitagorikoa Pitagoras Samoskoa filosofoak  egungo Italia hegoaldean dagoen Krotona greziar kolonian sortutako filosofoen taldea izan zen. Filosofo horiek sortutako taldeak K.a V-IV mendeetan jardun zuen, eta horren kide nabarmenenak Filolao eta Eurito izan ziren. Dena den, pitagoriko izendapena mende horietan Grezia Handian, Krotonako eskolatik kanpo,  Piotagorasen ideiekin bat etorri eta ideia horiek garatzen dituzten beste filosofo batzuk ere badaude, horien artean nabarmenena Hipaso Metapontokoa izanik. Filosofo horien sinesmen nagusia zen unibertso osoa zenbakiek ordenatu eta haien araberakoa zela. Taldeak egun sekta deitzen dugun talde erlijioso eta espiritualekin parekotasunak zituen, arau zorrotzekin haien sinismetan eta eguneroko jardunean. Eskola horren baitan bi motako kideak ziren: akusmatikoak, Pitagorasen irakaspenak ikasi eta atxiki baino egiten ez zituztenak, eta matematikoak, Pitagorasen pentsamendua garatu egiten zutenak. Arimaren hilezkortasuna eta horren metenpsikosia baieztatzen zituzten, gorputza hiltzean arima beste gorputz batean baitaratzen dela alegia.

Ikus, gainera

223 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.