Avizena (latinezko alfabetora egindako ohiko transkripziozko izena), arabieraz Ibn Sina (980-1037) filosofo, zientzilari eta sendagile arabiarra izan zen, Erdi Aroko mundu islamikoko ezagunena. Filosofoan, bereziki metafisika landu zuen…
Pitagoras (ca K.a 570 - ca. K.a. 490) Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Bere pentsaerari buruz erabateko fidagarritasunez ezer esatea ezinezkoa da, Pitagorasek idatzitako ezer ez baitzaigu heldu, eta gainera, berari buruzko aipamenak ez ziren etorri bera zuzenean ezagutu zutenen eskutik. Hala ere, historiako itzal handiko pentsalari eta jakintsutzat hartu da historian zehar, eta bere pentsaeran oinarrituta pitagorismo izeneko eskola filosofiko garatu zen bere garaian, egundaino nolabaiteko jarraipena izan duena. Bere garaiko jarraitzaile edo pitagorikoen artean Alkmeon Krotonakoa, Filolao, Hipaso eta Arkitas daude, besteak beste.
Egun, Turkiako kostaldetik gertu dagoen Samos uhartean jaio eta hazi zen. Gazterik, Miletoko Eskolan ikasi omen zuen, eta Egiptora ere bidaiatu zuen, non geometria ikasi zuen. Hain zuzen, matematika unibertsoaren egituraren eta ezagutzaren abiapuntutzat mamitzat hartu zuen. Pitagorasen teoremaren lehen frogapena hari zor zaio, eta horregatik darama bere izena. Pitagoras oso erlijiosoa ere bazen, eta metenpsikosiari eta arimaren transmigrazioari buruzko doktrina bat eratu zuen. Bere jarraitzaileekin komunitate filosofiko bat eratu eta bizimodu zorrotzeko erlijio-kultu berezi bat ere garatu zuen, orfismo izeneko kultuarekin lotura estua zuena, egun Italiako hegoaldean dagoen Krotona hirian. Hori guztia dela eta, historian mistikotzat ere hartu izan da eta hainbat eskola esoterikok maisu izan dute. Platonek eta Aristotelesek haren aipamen urriak egiten dituzten arren, Platonen filosofia eragin nabarmena izan zuela irizten da.
Zahartzaroan Krotonatik ihes egin behar izan omen zuen, kultu pitagorikoen aurkako jazarpena dela eta, eta Sizilia uharteko Metapontum hirian hil zen. K.a. IV. mendearen bukaerarako berak zuzenduriko komunitatea desagertua zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.