Pirinioak


KategoriakGeografia

Pirinioetako mapa topografikoa.

Pirinioak edo Pirinioetako mendikatea iberiar penintsularen iparraldean dagoen mendikatea da, penintsula Europa kontinentaletik banatzen duena. Orokorrean irizten da Creus lurmuturretik, Mediterraneoko kostaldean, Bizkaiko golkoan dagoen Higer lurmuturreraino hedatzen dela, 450 km inguruko luzeran eta bataz beste 100-150km-ko zabaleran iparretik hegora. Geografikoki, Pirinioak hiru zatitan banatu ohi dira, Mendebaldeko Pirinioak, Erdialdeko Pirinioak eta Ekialdeko Pirinioak, mendikatearen zabalera handiena iparretik hegora eta mendi altuenak Erdialdeko Pirinioetan izanik. Pirinio axiala deitzen zaio gailur altuenak biltzen dituena mendi zerrendari. Gainera, Pirinioen hegoaldean bereziki, alboko eskualde gisa, Pirinioaurre deritzon mendi-adarren zerrenda hedatzen da, garaiera ertaineko mendiekin; iparraldeko isuarialdean, Pirinioaurrea askoz ere txikiagia. Pirinioak Tertziarioan altxatu ziren, duela 40 milioi urte inguru, orogenia alpetarrean zehar iberiar plakak eurasiar plakarekin talka egitean.

Politikoki, Pirinioak Espainiaren eta Frantziaren arteko muga naturala da. Erdialdeko Pirinioetako ekialdean Andorra herrialde txikia dago, Pirinioetatik haratago hedatzen ez dena. Espainian, Pirinioek Euskal Autonomia Erkidegoan luzera txiki batean zehar, Nafarroako iparraldea, Aragoiko Huescako probintziako iparraldea eta Kataluniako Lleidako eta Gironako probintzietako iparraldea zeharkatzen ditu. Frantzian, Pirinio Atlatikoak, Pirinio Garaiak, Garona Garaia, Ariège eta Ekialdeko Pirinioak zeharkatzen ditu.

 

 

297 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.