Pirateria informatikoa software edo programa informatikoen eta eduki digitalen legez kanpoko bikoizketa, zabalkuntza eta erabilera da, sofware edo eduki horren ekoizleak edo banatzaileak ezarritako baldintzak errespetatzen dituena, hala nola egile eskubideak urratzea edota, softwarearen kasuan, erabiltzeko lizentzia modu desegokian erabiltzea, horren mugak gaindituz. Pirateria informatikoa ordenagailu eta sare informatiko pribatuetan sartu eta informazioa legez kanpo eskuratu edo besterik gabe kaltea eragiteko fenomenoa ere bada, maiz etekin ekonomikoa eskuratzeko, hala nola bankuko pasahitzak lapurtuz, horretarako birus informatikoak baliatuz adibidez. Pirateria informatikoan dabiltzan pertsonei pirata informatiko deritze. Batzuetan hacker hitza (sistema informatikoen ezagutza sakona duen pertsona) erabiltzen da, pirata informatikoak izendatzeko, baino egia esan pirata informatikoak hacker-ak diren bitartean, ezin da esan hacker guztiak pirata direnik. Pirateria informatikoa gizarte arazo larria bilakatu zen XXI. mendearen hasieran, Internet-en zabalkuntzari esker, egile eskubideak zituen edukiak legez kanpo bikoiztu eta banatu egiten zenean, egile eta enpresa informatiko eta kulturalen bideragarritasuna kolokan jarriz horrela.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, software piracy.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Informatika (definizioa)Informatika informazioaren prozesamendua eta problemen ebazpena modu automatiko eta arrazionalean aztertzen dituen zientzia da, egun ordenagailu izeneko gailu elektronikoen bitartez. 1962 urtean Frantzian sortutako terminoa da, "information" eta…
Birus informatikoakBirus informatikoak erabiltzailearen baimenik gabe ordenagailu edo sistema informatiko batean instalatu eta exekutatzen diren programa edo kode-atalak dira, ordenagailuan kalteak eragin edo mendean hartzeko helburuarekin eratu eta zabalduak.…