Margolana azalera batean (mihise, zur edo horma gainean, besteak beste) koloreak eta formak margotuz, margo izeneko materialen bitartez, irudikapen grafiko bat osatzen duen artelana eta teknika artistikoa da.…
Piktorialismoa argazki batean sorkuntza prozesua lehenesten duen argazkigintzako mugimendua da, argazkiak eszena errealak jaso baino, argazki baten konposizioa margo artistikotzat hartzen duena (ikus, arte piktorikoa, eta hortik piktorialismo izena). Ohikoak dira piktorialismoan eszena baten konposizio artifiziala (maiz modeloak erabiliz), koloreen erabilera kreatiboa eta efektu bereziak (fokuratze lausoak eta argi-ilunak, esaterako). Bereziki XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran garatutako mugimendua izan zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.