Petrolioaren zenita, petrolioaren gailurra edo petrolioaren tontorra ere deitua, petrolioaren ekoizpena maximo absolutu iritsi eta hortik aurrera ekoizpena jaisten hasten denean gertatzen den egoera da. Gehienetan mundu mailako petrolioaren ekoizpenari aplikatzen zaion kontzeptua da, baino herrialde edo eskualde mailara ere aplika daiteke. Petrolioaren zenitaren arrazoiak anitz dira: arrazoi fisikoak, petrolio-hobiak agortzen doazelako; arrazoi teknologikoak, petrolio-hobietatik petrolioa azkarrago ezin delako erauzi; eta kostu-arrazoiengatik, petrolio-hobietatik petrolio ateratzeko kostua petrolioaren prezioa baino altuagoa denean. Egindako estimazioen arabera, mundu mailako petrolioaren zenita 2020-2040 bitartean gertatuko da, baina horren inguruan eztabaida handiak daude, besteak beste petrolioaren ekoizpenaren definizio zehatzari buruz, hala nola petrolio konbentzionala eta petrolio ez konbentzionala, fracking prozesuen bitartez eskuratutakoa, batera jerri behar diren. Petrolio konbentzionalaren tontorra 2006 urtean izan zen.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, oil peak; gaztelaniaz, pico del petróleo, cénit del petróleo.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…