Campo de Gibraltarko birfindegia, Cadizko probintzian.
Petrolioa, urre beltza ere deitua, hidrokarburo izeneko konposatu organikoen nahasketa bat da. Petrolioaren konposatu horiei petroliotik eratorriak edo petrolioaren deribatuak deitzen zaie, eta aplikazio ugari dituzte industrian nahiz eguneroko bizitzan. Petroliotik eratorriak destilazio zatikatuaren bitartez bereizten dira, nagusiki petrolioa destilazio-dorreetan berotuz eta tenperatura desberdinetan konposatuak bereiziz. Hartara, 40-200 gradutan benzina eta gasolinak bereizten dira, 200-300 gradutan kerosenoa eta naftak, 250-350 gradutan diesel erregaiak, 300-370 gradutan olioak, lubrikanteak eta parafinak, eta 370 gradutik gora, asfalto eta mundruna. Prozesu hau guztia birfindegi izeneko instalakuntzetan egiten da.
Petroliotik eratorriak beste produktu batzuekin konbinatu egiten dira, beste produktu batzuk sortzeko hala nola, plastikoa, detergenteak, ongarri sintetikoak eta botikak. Produktu horiek produktu petrokimiko deitzen zaie eta horiek ekoizten dituen industriari petrokimika.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, petroleum products and petrochemicals; gaztelaniaz, derivados del petróleo y petroquímica.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Eleberri beltzaEleberri beltza delitu edo krimen bat oinarritzat harturik, krimenaren inguruko pertsonaien erretratu konplexua egiten duen eleberri generoa da, haien nortasun nahasiak eta haien arteko harreman gatazkatsuak irudikatzen dituena,…
Urre beltzaUrre beltza hedabideetan petrolioa irudizko adieran izendatzeko erabiltzen den esamoldea da. Urre hitza metafora da eta petrolioak egungo sistema ekonomikoan duen balio itzelari egiten dio erreferentzia; beltza metonimia…