Sexu harremana edo harreman sexuala bi pertsona edo gehiagoren artean gertatzen den sexu jarduera da, borondatezkoa, gorputzaren kontaktu estuarekin eta helburu gisa plazera (nahiz eta ez den…
Pertsonen arteko harremanak edo harreman pertsonalak pertsonek izaki sozial gisa beste pertsona batzuekin eratzen dituzten lotura gutxi gorabehera sendoak dira, maila emozionalean edo besterik gabe interes eta helburu partekatu edo bateragarrietan oinarritutakoak. Pertsonalki eta ez talde mailan eratzen diren gizarte harremanak dira. Adibidez, pertsonen arteko harremanak dira gurasoen eta seme-alaben artekoak, bikote harremanak, harreman afektiboak horiek guztiak; eta lantoki bateko lankideen artean eratzen direnak, helburu berdinak partekatuz; pertsonen arteko harremanak dira, halaber, eragile ekonomikoen artean eratzen direnak, helburu bateragarriekin, erosle eta saltzaile baten artean eratzen direnak, betiere iraunkorrak edo nolabait finkoak badira.
Pertsonen arteko harremanen bitartez, subjektuak bere beharrizanak asetzen ditu: oinarrizkoak, segurtasunekoak eta emozionalak, eta aldi berean goi mailako behar sozialak, izaki sozial gisa bete behar dituenak alegia, autorrealizaziora eta zoriontasunera heldu arte. Pertsonen arteko harremanek pertsonaren identitatea eratzen ere funtzio garrantzitsua betetzen dute.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, interpersonal relationships; gaztelaniaz, relaciones interpersonales.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.