Pertsona


KategoriakFilosofia

Pertsona gizaki indibiduala da, gizabanakoa alegia, kontzientzia, arrazoimena eta eskubideak dituena, edo haietako bat gutxienez. Alde horretatik, baditu autonomia, askatasuna eta bizitzarako eskubidea, beste eskubide batzuekin batera. Beste alde batetik, pertsona gizabanako soziala ere bada, gizartean bizi eta pertsona gisa garatzeko ahalmena eta eskubidea duena. Dena den, batzuetan ez datoz bat pertsonaren nahiak gizartearen interesekin, eta gatazka sortzen da bien artean. Ildo horretatik, indibidualismoa eta pertsonalismoa dira pertsonaren balioa goratu eta lehenetsi egiten duten ikuspegi filosofikoak.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.