Peripatetikoak Aristotelesen jarraitzaileak eta haren filosofiaren inguruan eratutako eskola filosofikoa (eskola peripatetikoa, hain zuzen) dira. Izena antzinako grezierazko περιπατητικός, "peripatêtikos", hitzetik dator, literalki "ibiltari" eta "paseatzaile" itzultzen dena, Aristotelesen jarraitzaileek paseatzen eztabaidatu eta ikasteko ohitura zutelako Atenasko Lizeoko arkupeetan zehar. Hain zuzen, eskola peripatetikoari "Peripatos" deitzen zitzaion. Eskola peripatetikoa K.a. III mendean bereziki izan zuen eragina, Aristoteles hil eta ondorengo hamarkadetan; hortik aurrera gainbehera etorri zen, K.o. III. mendean desagertu arte. Haren kide nabarmenena Teofrastro izan zen, Aristotelesen beraren ondorengoa eskola peripatetikoan.
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…