Desgrabazioa edo zerga-arintzea zerga baten oinarria gutxitzea da, gastu kengarriak gehituz, oinarri zergagarritik orokorrean zergapetzen diren atalak salbuetsiz (adibidez, beka moduan jasotako diru kopuruak kenduz errenta osotik) edota bestelako…
Pentsio-plana pertsona batek bere lan bizitzan zehar eta erretiroari begira egiten den aurrezki produktu bat da, egindako diru-ekarpenak euren erretiro-aldiko diru-sarrerak bihur daitezen, ekarpen horiek bitartean ematen duten errentagarritasun gehigarri batekin batera. Epe luzerako aurrezki-plana, erretiroari begira egiten delarik, gainera produktuaren kontratuko baldintzetako bat erretiroa bitartean diru irteerak ez egitea izaten delako. Aurrezkien errentagarritasunaz gainera, pentsio-funts batera egiten diren ekarpenen abantaila nagusia ekarpen horiek egiten diren ekitaldiko desgrabazio fiskala da, pertsona adinduen finantza-ongizatea bermatzeko helburuarekin gobernuek sustatua.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, plan de pensiones.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.