Pentsio kontributiboak, kontribuzio-pentsioak, kontribuzizoko pentsioak edo kotizaziopeko pentsioak hiritarrek Gizarte Segurantzatik aldiro, bizitza osorako eta kasu berezi batzuetan aldi baterako, jasotzen dituzten ordainsariak dira, erretiroa hartuta edo beste kontingentzia baten ondoren (lanerako ezintasun iraunkorragatik edo alarguna izateagatik), gutxieneko epe batean zehar Gizarte Segurantzari egindako kontribuzio, kotizazio edo ekarpenen trukean. Kopuruz eta zenbatekoz pentsio guztien zati nagusia dira, besteak izanik pentsio-ez kontributiboak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pensiones contributivas.
Loturiko artikuluak
PentsioakPentsioak estatuak, bereziki Gizarte Segurantzaren bitartez, erretiroagatik, desgaitasunagatik, gaixotasunagatik edo beste arrazoiren batengatik pertsona bati aldiro ordaintzen dion diru kopurua da. Pentsioak kontributiboak izan daitezke, onuradunak pentsioa kobratzeko…
Pentsio-planakPentsio-plana pertsona batek bere lan bizitzan zehar eta erretiroari begira egiten den aurrezki produktu bat da, egindako diru-ekarpenak euren erretiro-aldiko diru-sarrerak bihur daitezen, ekarpen horiek bitartean ematen duten…
Pentsio-funtsakPentsio-funtsa pertsona partikularrek entitate kudeatzaile batean eta inbertsio mota jakin batzuetan euren pentsio-plana osatzeko egiten dituzten diru-ekarpenen multzoa da. Labur esanda, pentsio-funtsa, erretiroari begira pentsioa osatzeko partikularren ekarpenekin…