Pentsaera bakarra edo pentsamendu bakarra diskurtso ideologiko itxi eta osoa da, eta beraz totalitariotzat har daitekeena, bestelako diskurtsoekiko elkarrekintza ukatzen duena. Arthur Schopenhauer (1788-1960) alemaniar filosofoak aipatu zuen lehen aldiz 1819an, bere Die Welt als Wille und Vorstellung lanean ("Mundua borondate eta irudikapen gisa", euskaraz), logikoki guztiz koherentea den eta beste diskurtso, teoria filosofiko edo pentsamendu-sistemen erreferentziarik behar ez duen hura izendatzeko. XX. mendean, kontzeptua Herbert Marcuse (1898-1979) filosofoak, Frankfurteko eskolakoa, bereganatu zuen, gizarte teknologiko eta kapitalista aurreratuetan guztiz nagusitzen den ideologia itxia izendatzeko, masazko hedabideek jendartean zabaldua eta otzantasunez onartua. Marcuse guztiz ezkorra zen pentsamendu bakarraren aurka egitearen posibilitatearen aurka, propagandaren eta manipulazioaren itzal luzea aitortuz. Bere ideiak gai horren inguruan "Dimentsio bakarreko gizakia" lanean (One-Dimensional Man, 1964) plazaratu zituen. Egun, bereziki ezker politikoaren eta teoria kritikoaren aldetik baliatzen den kontzeptua da bereziki.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pensamiento único; ingelesez, unique thought, single thought; frantsesez, penseé unique.
Loturiko artikuluak
Eklektizismoa (filosofia)Filosofian, eklektizismoa (antzinako grezierazko ekelectikon hitzatik; aukeraketa, euskaraz) korronte filosofiko ezberdinetako kontzeptu, teoria eta beste elementuak onartu eta bateratu egiten dituen pentsamendu-joera irekia da. Pentsamendu eklektikoaren jatorria Antzinako…
Frankfurteko eskolaFrankfurteko eskola 1920 eta 1930eko hamarkadetan sortutako eskola marxista da, hiri hartako Institut für Sozialforschung ("Gizarte Ikerketarako Institutua") izeneko erakundearen inguruan mamitua. Eskolaren xedea positibismoak eta materialismoak kutsatu…
Pentsamendu ahulaPentsamendu ahula Gianni Vattimo filosofoak (Turin, 1936 - ) proposaturiko erlatibismo postmoderno berria da, modernitateko pentsamendu gogor edo indartsuak proposatzen dituen kontzeptu uniboko eta normatiboen (eta finean horien…