Zergapekoa edo zergaduna zergaren zama jasaten duen pertsona da. Zerga batzuetan zergadunaren ordezkoaren figura ezartzen da, zerga ordaintzearen obligazioa duen subjektu pasiboa alegia, zergadunaren ordez zerga obligazioa burutu…
Pentsaera bakarra edo pentsamendu bakarra diskurtso ideologiko itxi eta osoa da, eta beraz totalitariotzat har daitekeena, bestelako diskurtsoekiko elkarrekintza ukatzen duena. Arthur Schopenhauer (1788-1960) alemaniar filosofoak aipatu zuen lehen aldiz 1819an, bere Die Welt als Wille und Vorstellung lanean ("Mundua borondate eta irudikapen gisa", euskaraz), logikoki guztiz koherentea den eta beste diskurtso, teoria filosofiko edo pentsamendu-sistemen erreferentziarik behar ez duen hura izendatzeko. XX. mendean, kontzeptua Herbert Marcuse (1898-1979) filosofoak, Frankfurteko eskolakoa, bereganatu zuen, gizarte teknologiko eta kapitalista aurreratuetan guztiz nagusitzen den ideologia itxia izendatzeko, masazko hedabideek jendartean zabaldua eta otzantasunez onartua. Marcuse guztiz ezkorra zen pentsamendu bakarraren aurka egitearen posibilitatearen aurka, propagandaren eta manipulazioaren itzal luzea aitortuz. Bere ideiak gai horren inguruan "Dimentsio bakarreko gizakia" lanean (One-Dimensional Man, 1964) plazaratu zituen. Egun, bereziki ezker politikoaren eta teoria kritikoaren aldetik baliatzen den kontzeptua da bereziki.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pensamiento único; ingelesez, unique thought, single thought; frantsesez, penseé unique.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.