Teoria kritikoa, batzuetan soziologia kritikoa ere deitua, gizartearen kritika eta aldaketa helburu dituen teoria da, gizartea osotasunean harturik, gizartea ikertzea eta azaltzea helburu duen ikuspuntu soziologikoaren aurkakoa. Teoria…
Pedagogia kritikoa hezkuntza arloko paradigma, teoria, proposamen eta praktika berritzaileen multzoa da. Horren bidez, hezkuntza-eredu konbentzionalak gainditu nahi dira, haurraren garapen integral, aske eta orekatua lortzeko, kultura sozial eta politiko berri baten azken helburuarekin. Pedagogia kritikoaren ardatz nagusiak honako hauek dira: gizarte partaidetza hezkuntza-prozesuan, humanizazioa, hezitzaileak protagonista nagusi direla, eta eraldaketa soziala eta politikoa. Askotan deseskolatzearekin lotutako esperientziekin lotu izan da. Historikoki, kritika sozialeko korronteetan oinarrituta garatu da, hala nola anarkismoan, feminismoan, Frankfurteko eskolan edo Michel Foucaulten estrukturalismoan. Paulo Freire, Hnery Girouns eta Peter McLaren izan dira pedagogia kritikoen bultzatzaile ezagunak, besteak beste.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.