Pazifismoa (bakezaletasuna)


KategoriakFilosofia

Pazifismoa edo bakezaletasuna bakearen aldeko mugimendu soziala eta jarduna da, eta beraz orokorrean indarkeriaren, gerraren, militarismoaren eta belizismoaren aurkakoa, indarkeria-eza eta munduko herrien arteko elkartasuna sustatzen dituena. Latinezko pax eta -ficus hitzetatik datoren hitza da, "bakea" eta "eginez", eta 1901 urtean erabili zen lehen aldiz Frantzian, historian zehar jarrera bakezaleak ugari izan diren arren. Jarrera bakezaleen artean ordea, bereizi behar dira, alde batetik pazifismoa, indarkeria ororen aurkakoa, eta bestetik pazifizismoa, bakearen aldeko jarrera baina ez kasu guztietan gerraren aurkakoa.

Pazifismoaren inguruko eztabaida bakearen inguruko definiziotik dago. Ildo horretatik, pazifista edo bakezaleei, mendekotasuna eta egoera zapaltzaileak onartzen dituztela kritikatu zaie, bakearen alde bidegabekariaren aurka ez borrokatzea, baina ugari dira ordea, erresistentzia eta protesta-mugimenduetan dabiltzan bakezaleak, hori bai indarkeriarik erabili gabe. Egon badira hala ere, erresistentziaren aurka ere dauden bakezaleak, zapaltzaileari etsaiari men egitearen aldekoak, gehienetan sinesmen erlijioetan oinarriturik, hala nola Leon Tolstoi errusiar idazlea (1828-19010) baina egun gutxienak dira mugimendu bakezalean.

Bakearen egungo definizio onartuenaren arabera ordea, bakea eta beraz jarrera bakezaleak gizartean justizia eta elkartasun egoera batekin lotu behar dira, tolerantziarekin eta gizakien, gizataldeen eta nazioen arteko elkarrizketarekin eta ez soilik gerra ez izatearekin. Indibidualki, bakezaletasuna etikarekin ere lotu da, jarrera bakezalea (maitasuna, errukia, indarkeria-eza) bertutetzat hartuz, bizimodu gisa. Bakea bizimodu moduan hartzen duen jarrera ohikoa da budismoan, esaterako. Bake kontzeptu zabal honi, eremu indibidualean nahiz kolektiboan, bake positibo edo sortzailea deitu zaio. Bake faktsu edo negatiboaren adibide gisa Gerra Hotzaren garai historikoa aipa daiteke, non gerrarik izan ez arren, munduko herrialde gehienak bi bloke bereizietan banatu ziren, gerrara heldu gabe baina etengabeko gatazkan eta tentsioan.

350 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.