Pasealeku Berria, gaztelaniaz Paseo Nuevo, Donostiako pasealeku bat da, Salamanka pasealekutik abiatu, Urumeako bokalean, eta Urgull mendiko oina inguratuz iparraldetik Aquarium-ean bukatzen dena. Bere ibilbide osoan Kantauriko kostaldeko bista zabalak eskaintzen ditu, baita Ulia eta Aiako Harria inguruko mendietara ere. Itsasoko denboraleek gogor astintzen duten pasealekua eta ohikoa olatuak paseoaren gainetik lehertzea, donostiar asko erakartzen dituen ikuskizuna sortuz; dena den, XXI. mendearen hasieratik gutxi gorabehera, paseo itxi egiten da denboralagatik itsas-alertako oharra plazaratzen denean. Hiru zatitan egin zen, 1916tik 1919ra. Garai batean, Aldamar kalearen parean plazatxo bat zegoen, El Tambor izenekoa, non olatuak lehertzen ziren. Bere lehen izena Paseo del Príncipe de Asturias izan zen, Bigarren Errepublikaren garaian Paseo de la República eta Fracoren diktaduran zehar Paseo de José Antonio Primo de Rivera. Espainiako Trantsizioan donostiarrek hasieratik eman zioten izena ofizial bihurtu zen, Pasealeku Berria alegia.
Irudiaren kredituak: Alberto-g-rovi - Commons
Loturiko artikuluak
Ordena Berria (nazismoa)Alemania nazian, Ordena Berria edo Europako Ordena Berria (alemanieraz, Neuordnung edo Neuordnung Europas) erregimen naziak Europa osoan bere asmo espantsionistak gauzatu ondoren (ikus, gainera, Lebensraum), bereganatutako lurraldeetan ezarri…
Urumea ibaiaUrumea Nafarroa Garaiko eta Gipuzkoako ibaia da, 53 km luze eta 299 km karratuko arroa duena. Goizuetako udalerrian jaiotzen da, Mandoegi eta irakurri mendietako urak jasoz. Ibar estu…
Erregimen BerriaErregimen Berria XIX. eta XX. mendeetan zehar Europan nagusiki zabaldu zen ordena politikoa izan zen, Antzinako Erregimena ordeztu zuena. Erregimen Berrian, herritarrek, maiz prozesu iraultzaileen bitartez, Antzinako Erregimeneko…