Katalintxu edo Katalintxu lora ederra euskal abesti tradizonala da. Otxandioko musika bandak konposatu zuen XX. mendearen hasieran herriko emakume eder bat omenez. Gerora, Gorka Knörr abeslariak bere errepertorioan…
Pasaiako herritik Xenpelar bertsolariak (1835-1869) Pasai Donibanen berak bizitako pasadizo historikoa kontatzen duen bertso sorta da, zortziko txikian osatua. Bertsoek herriko jaietan zezen batek nola ihes egin eta beldurra zabaldu zuen herrian zehar. Bertsoak abesti herrikoi bilakatu dira Mikel Laboak eta Oskorrik taldeak egindako bertsio banaren eskutik.
Hitzak
Pasaiako herritik dator notizia
zezen bat izan dala jenioz bizia
kantatutzera nua bistan ikusia
alegratzeko triste dagoen guzia.
Santiago eguna Pasaian seinale
ailegatu eztanak egin beza galde
hasieran jendia zezenaren alde
azkenean etziran arrimatu zale.
Gure Pasaia beti sonatua dago
errapin gabe ezta urte bat igaro
urrengoan jarriko dituztela nago
barrera hestuago edo zezena haundiago.
Torillotik atera zuten lendabizi
bei zar bat gidaria bandera ta guzi
arrapatzen zuena purrukatzen hasi
azkenian kanpora plazatik igesi.
Hiru komertziante plazatik kanpoan
poxpolo ta barkillo labaina tratuan,
pareta egon arren hamar oin altuan
panparroi pasatu zen putzura saltuan.
Hoiek horrela eta geiago ere bai
lurrian ziraldoka egin zuten lasai
ezkonberriak eta zenbait dama galai
zezenaren mendian etzuten jarri nai.
Plazatik itsasora salta da igeri
adarrak besterikan etzuen ageri
bakerua begira bere zezenari
eserita jan ditu hiru libra (libra ta erdi?) ogi.
Behiarekin kalera, hark zeukan damua,
Lasturkoa zezena, fina ta sanua;
gehiegi esan gabe ixiltzera noa,
graziak, Pasaiako jende humanoa!
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.