Partitokrazia


KategoriakPolitika

Partitokrazia herrialde bateko gobernua eta erabaki politikoak herriaren borondatean baino gehiago alderdi politikoen interesen araberakoak direnean, haien ordezkari politikoak hauteskundeetan hautatu badira ere. Aldi berean, partitokrazian eztabaida politikoa alderdien esku uzten da, herriaren eta mugimendu eta erakunde zibilen partaidetza baztertuz. Bipartidismoa eta unipartidismoa partitokraziaren ondorio baino ez dira. Bereziki Bigarren Mundu Gerratik Europan lehenbizi eta mundu zabalean gero garatutako sistema da, alderdi politikoak herriaren ordezkari bakar eta absolutuak bilakatzen direnean, burokrazia eta presio talde handiko erakunde gisa, estatuak berak bere legediarekin babesten dituena, besteak beste ordezkaritza proportzionala ezabatuta alderdi handiak eta tradizionalak baino nagusitzen ez direnean. Halaber, hedabideen kontzentrazioa, komunikazio talde ekonomiko handien esku, alderdiak eta elite ekonomikoak uztartuz, partitokraziaren funtsezko tresna da, propagandaren eta manipulazio politikoaren bitartez.

Ikus, gainera

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.