Partikularismo historikoa gizarteak eta kulturak euren historia bereziaren emaitza direla baieztatzen duen paradigma antropologikoa da, eta beraz korronte antropologiko unibertsalisten aurkakoa, zehatzago eboluzionismo kulturalari (gizarteak zibilizazio edo aurrerapen maila handiagoetara eboluzionatzen duela baieztatzen duena) eta difusionismoari (kulturek ondoko kulturen elementuen hedapenaren bitartez garatzen direla baieztatzen duena) kontrakarrean. Paradigma horretan, kultura bakoitzaren historia partikularraz gainera, inguruneko faktore eta kondizio bereziak ere hartzen dira kontuan. Partikularismo historikoaren ordezkari nagusia Franz Boas (1858-1942) alemaniar-estatubatuar antropologoa izan zen.
Loturiko artikuluak
Kostu historikoaKostu historikoa aktiboko eta pasiboko elementuen zehaztu eta kontabilitatean erregistratzeko erabiltzen den balioztapen-irizpidea da. Aktiboko elementuen kasuan horren eskuratze-kostua edo eskuratze-prezioa da, erositako ondasunen kasuan, edo ekoizpen-kostua, enpresak…
Prosopografia historikoaAgian prosopografia estilo-figura gisa bilatzen ari zinen. Prosopografia historikoa gizatalde edo kolektibo historiko baten ezaugarriak eta haien loturak aztertzen dituen ikerketa historikoa da. Orokorrean, gizatalde horretako biografia indibidualak…
Maximo historikoaMaximo historikoa (ingelesez, all-time high edo ATH) kotizazio edo bestelako aldagai ekonomiko batek denboran zehar lortu duen balio maximoa da.