Parisko Bake Konferentzia (1919)


KategoriakHistoria

Parisko Konferentzian parte hartu zuten estatuburuen taldea.

Parisko Bake Konferentzia edo Parisko Bake Biltzarra Lehen Mundu Gerraren amaieran aliatuek garaitutako inperio eta nazioei inposatu beharreko erabakiak adosteko biltzarra izan zen, 1919ko urtarriletik 1919ko abuztura bitartean garatu zena. Bake Konferentzian Alemaniar Inperioaren, Otomandar Inperioaren eta Austria-Hungariako Inperioen desagerpena, Polonia, Txekoslovakia eta Jugoslaviako nazioen sorrera, eta gerrako kalte-ordainak erabaki ziren, bereziki Alemaniaren aurka, haien artean Alemaniako lurralde batzuk bereganatzea; hain zuzen ere, Alemaniari dagokionean bake-baldintza horiek Versailles-ko Itunean sinatu ziren 1919ko ekainean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Conferencia de Paz de París.

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.